Udazkenean egin beharko ziren hauteskunde autonomikoak aurreratu eta orokorrak errepikatu beharrez gero biak batera egiteko aukera darabilela onartu u Iñigo Urkulluk. Populismo hutsarekin defendatu du aukera hori Urkulluk: Nola egingo ditugu bi hauteskunde hilabete gutxitan? Zer ustei zango du gizarteak horrelako gastua eginda?

Egia da gizarteak oro har ez dituela hauteskunde kanpainak gogoko eta sei hilabeteetan bi jasatea gogorra egin daitekeela. Baina egia da ere, eta Urkulluk badaki, bi egun berean eginda ez dela ezer aurrezten, hauteskunde bakoitzak bere finantziazio propioa duelako. Hau da, alderdiek hamabost egunetan gastatu dezakete bi kanpainetako dirutza.

Baina bate zere arrazoia horren garbia balitz, Urkulluk, EAJk, proposamen hori plazaratuko zuten hauteskundeetako bigarren buelta izateko aukera zegoela argi geratu zen bezain pronto.

Baina bi hauteskundeak batera egiteko kontua ez denez logika hutsa, kalkulua baizik, detektibeen pelikuletan egiten dena egin beharko genuke eta erabaki horrekin nork irabazten duen galdetu beharko genuke. Beste aukera bat dago, hori ere egia da: PSOErekin duen lehentasunezko harremanarengatik, posible da EAJk bizi ari garen guztia antzezlan hutsa dela jakitea. Alegia, akordioa –dena dela- dagoela eta azken unean konponduko dela guztia, Katalunian gertatu zenaren antzera.

Hauteskundeak egun berean egitean nork irabazten duen badaki EAJk. Jeltzaleak izango dira irabazleak, eta ez boto gehiago irabazteko formula delako, baizik eta PSOE-PSE eta PP bultzatzen dituelako. Hori da, EH Bildu eta Podemosen arteko balizko akordioari aurre egiteko lagunen aldeko estrategia da.

Eusko Alkartasunarentzat etsigarria da EAJrekin subiranotasunaren aldeko polo zabal eta nazionala sortzen saiatzea jeltzaleek betiko apustuarekin jarraitzen duten bitartean: apur batzuk kudeatu eta Ajuria Enean jarraitu.

PSE eta PPrekin gobernatu edo behintzat beraiekin gobernura iristean pentsatzen ari badira, ez dute subiranotasunaren aldeko bidea lehentasun bezala. Hori ziur. Eusko Jaurlaritzako Autogobernu Ponentzian izan duten interes eskasa da horren adibide.

EAJ betikoa da eta independentismoa ere betiko jarreretan dago. Beraz, inkognita bakarra Podemos da. Gero eta zailagoa da Estatuan Gobernua osatzeko lanetan zer nahi duen eta gutxiago autonomikoak eta gero zer egingo duen. Podemos-eko zuzendaritzak EAJ Gobernutik kendu nahi duela esan du baina gauza bera esan zuen Rajoyri buruz eta antza bere ordez Pablo Iglesias jartzeko zen bakarrik.

Eusko Alkartasunak ez du PSOEren Gobernuaren aldeko aldarrikapenik egingo, aldaketa handiek eskuzabaltasun handia eskatzen dute. Gasteiz PP eta Javier Marotoren gobernutik askatzeko aldaketaren aldeko konpromiso itzela behar izan zuen EH Bilduk, Miren Larrionek baino boto gutxiago izan zituen EAJren alkatea onartuz. Eta zer esan Nafarroako aldaketari buruz: ahalegin guztia ontzat emango dugu UPNren erregimenak egindako kalteak konpontzen hastea posible bada.

Podemos Euskadik zer egingo duen lehen bait lehen argitu beharko luke, EAJ eta PSOE-PSEk elkarren artean babestuko baitira. Azkeneraino gainera, antza EAJri ez zaio botoak galtzea inporta Idoia Mendiak irabazten baditu. Hau da, egoera bere horretan gelditzeko lanean ari dira. Aldaketak ahalegin eta konpromisoa beharko du.