Javier Caño. Eusko Alkartasunako Ikasketak, Programak eta Formakuntza Idazkaria Dokumentu
hau PDF formatuan
1 NAZIONALISMOA
ALA NAZIONALISMOAK?
Estatu tradizionalaren
krisiarekin batera modan jarri da zibiko deitu duten nazionalismo-mota
bat, independentismorako edo Estatu propio bat eratzeko nahiak alde batera utzi
eta eraikuntza nazional, demokratiko eta behetik gorantz eraikitakoa deritzotenarekin
ordezkatzeko, inposizio esentzialistarik gabe, bere azken helburua subiranotasuna
eta gizarte global baten eraikuntza izanik.
Honen aurrean
beste nazionalismo bat dago, etniko deitu dutena, eraikuntza nazional,
libre eta demokratikoaren helburua mespretxatu gabe, subiranotasunaz gain independentzia
eta eraikuntza nazionala ere lortu nahi duena. Nazioaren eta eskubide nazional
batzuen existentzia du abiapuntu, eskubide nazional haluen eta gizabanakoaren
eskubideen burutzapena bateragarria baita.

2 SUBIRANOTASUNA ALA INDEPENDENTZIA?
Azkenaldi honetan,
zenbait buruzagi nazionalistak subiranotasunari buruz hitz egiten du independentismo
tradizionalaren ordez.
* Subiranotasuna,
erabiltzen den zentzuan, subiranotasun nazionalaren edo erabakitzeko ahalmen
gorena Herri jakin bati dagokiola aitortzearen baliokide da. Barne-erregimen
politiko, ekonomiko eta sozialari eta beste Estatu batzuekiko harremanei dagokienez
erabakitzeko printzipio demokratiko baten aitorpena da.

Baina subiranotasunak, horrela ulertuta, ez du aurrez inolako formula politikoa
behartzen. Batasun, agregazio, federazio, sezesio nahiz independentzian gauzatu
daiteke. Dena hiritarren erabakiaren esku dago eta esklusiboki zibikoa den nazionalismoaren
adierazpen naturala da.
* Independentziak
zerbait gehiago esan nahi duo Erabakitzeko subira- notasuna bere gain hartzeaz
gain, subiranotasun politikoa du helburu. Forma politikoari buruz hiritarren
gehiengoak hartzen duen erabakia errespetatzeaz gain, Nazioak Estatu independentea
izateko eskubideak defendatzen ditu. Aurrerago adieraziko dugun bezala, ez du
soilik autodeterminazio-eskubidea aldarrikatzen, kanpo-autodeterminazio jakin
baterantz bideratuta dago zuzen-zuzenean: independentziarantz.

3 EAren NAZIONALISMOA

Nazionalismo guztiek, printzipioz, autodeterminazioa defendatzen dute, baina
guztiek ez dute independentzia defendatzen.
EAren nazionalismoak zera izan nahi du:
* Zibikoa:
demokratikoa, irekia, biztanlegoaren gehiengoaren erabakia errespetatzen duena,
eta gizarte global, plural, aurrerakoi, moderno, zuzen, solidario eta kohesionatu
baten eraikuntzarantz orientatzen da, inor diskriminatu edo baztertu gabe, behetik
eraikita egongo dena, eta ez goitik ezarrita.
* Etnikoa:
berezko kultura, eskubideak, historia, hizkuntza, balioak eta nortasuna dituen
Euskal Nazioaren existentzia aitortzen du, eta bere eraikuntza modu demokratiko
eta irekian osatzearen kaltetan izan gabe, bere berezko zeinuei eutsi eta bere
biziraupena bermatu nahi du, egitura politiko propioen eta erabaki politiko
libreen bitartez, hain zuzen ere.
* Autodeterminazionista:
Euskal herriari autodeterminazio-eskubidea dagokio, bere subiranotasun nazionalaren
adierazpen gisa. Eskubidea Herriari dagokio, eta bere burutzapena hiritarrei.

* Independentista:
subiranotasun politikoa du helburu, beste edozein antolaketa politikorekiko
legezko independentzia gisa ulertuta.

4 UNERIK EGOKlENA AL DA HELBURU HAUEN LORPENEAN AURRERA EKITEKO?

XX. mende osoa testuinguru erabat autonomista batean garatu da (1917, 1922,1931,
1936,1978tik 1997ra) Une honetan:

* Estatuak berak konstituzioaren erreforrnak planteatzen ditu.

* Nazioarteko testuinguruan, esate baterako Italia Estatu Federal bihurtzeko
zorian dagoela dirudi.
* Gure barne-testuinguruan,
Euskadin, gatazka historikoa behin-betiko konpondu eta bakearen ezarpena bermatuko
duten formulak bilatzeko gizarte- eta politika-sentsibilizazioa gero eta handiagoa
da. (Autodeterminazio-proposamenak dituzten plataforma zibilak, Eusko Legebiltzarraren
Deklarazioak, Ajuria-Eneko Mahaiaren Akordioak, eta abar).

XXI. mendearen esparrua aukera ona da helburu politiko eta nazionalen lorpenean
aurrerantz ekiteko.

5 ZEIN TITULU EDO ARGUDIO DITUGU?

Behin-betiko argudio bakarra Herri baten gehiengoak askatasunez adierazten duen
borondatea dela esan ohi da.
Ez da gutxi. Baina gainera batere mespretxagarriak ez diren argudioak baditugu
esate baterako Konstituzioak egiten duen Eskubide Historikoen , eta autodeternazio
eskubidearen aitorpena, eta bi eskubide hauek zuzenbide positiboaren arauetan
barne hartuta daude.

6 ZER DIRA ESKUBIDE HISTORIKOAK?
Foru-iraganaren
interpretazioan bertsio desberdinak egon arren, historian eta zuzenbidean oinarrituz
eskubide historikoak IZAN, EDUKI eta EGON batean laburtzen direla defenda dezakegu.

* IZAN:
autonomia eta subiranotasuna izanik, erregimen politiko bat, lege batzuk eta
berezko eskuduntzak zituen erakunde-sistema bat finkatu zuten Foru Lurraldeen
nortasun historiko-politikoaren onarpena esan nahi du.
* EDUKI:
mota guztietako erakunde, antolaketa eta eskuduntza politikoen multzoa esan
nahi du: legegileak, betearazleak, judizialak, ekonomikoak, zergetarakoak, merkataritzarakoak,
zibilak, militarrak, aduanetarakoak, eta abar.
* EGON:
Gaztelako Koroarekin eta Estatu Espainiarrarekin askatasun osoz erabaki edo
itundutako harreman politikoak finkatzea esan nahi du, lurralde- edo erakunde-integraziorik
gabe. Harreman historikoaren formulak (ituna Koroarekin, batasun pertsonal berdin
eta elkarrekikoa jatorrizko independentzia gordez, eta abar) gaur egun hizkuntza
moderno eta eguneratura itzul daitezke, kanpo-autodeterminazio modu bat bezala.

7 ZER DA AUTODETERMINAZIO-ESKUBIDEA?
Botere gorena,
gainontzeko botereen gainetik dagoen botere subiranoa, barne- eta kanpo-antolaketa
politikoaren gainean erabakitzeko boterea Herri bati dagokiola aitortzen denean,
Herri hori subiranoa dela edo subiranotasun nazionala daukala esaten dugu. Autodeterminazioa,
oro har, erabakitzeko subiranotasunaren edo subiranotasun nazionalaren baliokidea
da.

8 AUTODETERMINAZIO-ESKUBIDEA TRESNA SOIL BAT AL DA?

Erabakitzeko tresnaz gain, botere bat da. Berau aitortzeak subiranotasun nazionala
edo erabakitzeko subiranotasuna aitortzea dakar. Erabaki hauetako bakoitzak,
eta erabaki guztien multzoak, eskubidearen edukia osatzen dute.

9 ZEIN DA AUTODETERMINAZIO-ESKUBIDEAREN EDUKIA?
Herri baten erabaki
subiranoak ondokoa bame hartzen du:
* Bere autoaldarrikapena
Herri gisa, edo subiranotasun nazionalaren deklarazioa, autobaiespena izenarekin
ere ezaguna dena.
* Bere hiritartasunaren
zehaztapena, bere hiritarrak zein diren finkatzea, edo autodefinizioa.
* Bere lurralde-esparrua
finkatzea, edo automugapena.
* Bere barne-erregimen
politikoa, ekonomia- eta gizarte-garapena eta abar zein izango den erabakitzea,
edo bame-autodeterminazioa.
* Beste Herri
edo Estatuekin dituen harremanak askatasunez finkatzea (batasuna, agregazioa,
federazioa, banantzea, sezesioa, independentzia, eta abar), edo kanpo-autodeterminazioa

10 ZEIN DA ESKUBIDEAREN SUBJEKTU TITULARRA, HERRIA ALA HIRITARRAK?
Eskubidea Herriei
aitortzen zaie, kolektibitateari. Boterea, subiranotasuna, herriarena da gizarte-multzoa
den heinean, eskubidearen gauzatzea edo erabaki zehatzak edo erabakitzeko ahalmena
gizabanakoei egokitzearen kaltetan izan gabe. Eskubide kolektiboa da, banaka
gauzatzen dena.

11 ZER DA HERRI BAT ETA ZER NAZIO BAT?
* Herria:
izaera objektiboa duen errealitate soziologikoa da, zenbait elementuz osatuta
dagoena: kultura, hizkuntza, geografia, historia, tradizioak, baloreak, nortasun-ezaugarriak,
ohiturak, Zuzenbidea eta ezaugarri biologikoak. Era berean elementu subjektiboez
osatuta dago: parte izatearen, singulartasun bereiziaren, espezifikotasun eta
banakotasunaren, eta integrazioaren kontzientzia.
* Nazioa:
aurrekoaren berdina da, eta desberdintasun bakarra zera da, parte izatearen
eta integrazioaren kontzentzia indartsuagoa dela politikoki, baina ez kulturalki.
Kontzientzia hau une historiko jakin batzuetan areagotu edo biziagotu egiten
da erasoen edo asimiliazio-ahaleginen aurrean, eta politikoki erreakzionatu
egiten du bere egitura politiko independenteak errebindikatuz, eta Estatu propioa
eratzea helburu izanik.

12 ZEIN ESKUBIDE-MOTA DA AUTODETERMINAZIOA?
Bi eskubide-mota
bereizi ohi dira: giza eskubideak eta eskubide positiboak. Lehenik aipatutakoak
gizakiari dagozkio, hala gizabanako ,gisa (gizabanakoen eskubideak), nola Gizarte-Taldearen
kide gisa (eskubide kolektiboak edo sozialak). Giza eskubideak legeak baino
lehenagokoak dira, legeek ez dituzte eskubideak sortzen, eta beren obligazioa
eskubide horiek aitortzea eta errespetatzen direla bermatzea da. Autodeterrninazio-eskubidea
askatasuneko giza eskubidea da. Gizabanakoari dagokion askatasuna bera,
gizakiari dagokio Gizarte-Taldearen kide den heinean.

Gainera eskubide positibo bat da. Hala Nazio Batuen Erakundearen Nazioarteko
ltunek nola Elkartekideek, eta hallen artean Espainiak, eskubide hauek errespetatzen
direla bermatzeko, beren lege positiboetan barne hartu dituzte.

13 EUSKAL HERRIAK AUTODETERMINATZEKO ESKUBIDERIK BA AL DU?

ONUren itunek ez dute definitzen Herri bat zer den. Zenbaitek eskubide hori
ukatzen diote, Estatu Espainiarraren barruko gutxiengo etniko bat dela adieraziz.
Baina Herri edo Nazio izaera hori ez dago jadanik eratuta dauden Estatuen interpretazio
interesatuen menpe, lehendik azaldu diren elementuen menpe baizik. Eta batik
bat, erabaki hori Herriari berari dagokio.

Euskal Herria lehendik azaldu diren oharren arabera Herria edo Nazioa dela arrazoitzeko
azalpen eta egiaztapen zabalak eman ditzakegu hemen, baina ez da beharrezkoa
izango legezko testuek ere Herri eta Nazionalitate izaera aitortzen diotelako
(Konstituzioa, 2. artikulua; eta Estatutua, 1. artikulua eta Xedapen Gehigarria).

14 LEGEZKOA IZANGO AL LITZATEKE EUSKAL HERRlAK AUTODETERMINAZIO-ESKUBIDEA GAUZATZEA?

Giza eskubideak
berez existitzen dira, legeek esaten dutena esanik ere.
* Konstituzio
espainiarrak, alde batetik, debekatu egiten ditu 1. eta 2. artikuluetan, baina
bestalde inplizituki onartzen ditu izaera orokorrez 96. artikuluan, Nazioarteko
Itunak aipatzen dituenean.

* Gainera, autodeterminazioa eskubide historikoen zati gisa ‘EGOTEKO modua’
izendatu dugunaren eguneratze bat denez gero, hauek Konstituzioan onartuta daude.

Esan genezake
giza eskubidea den heinean berau gauzatzea legezkoa izango litzatekeela. Eskubide
positiboa den heinean, berau gauzatzea debekatuta legoke, nahiz eta bere aitorpena
onartu ahal izan agindu kontraesankorrak daudelako eta teorian, borondate politikoa
egonez gero, hori egiteko aukera ematen dutelako.

15 NORI EGOKITUKO ZAIO ESKUBIDEA GAUZATZEA?
Euskal hiritarrei,
Euskal hiritarraren kontzeptua kulturalki, soziologikoki edo politikoki interpreta
daiteke.
* Kulturalki euskal
hiritarrak dira Euskal Kultura osatzen duten elementuekin bat datozenak zentzu
zabal, objektibo eta subjektiboan, lehen adierazi den bezala.
* Soziologikoki
euskal hiritarrak dira Euskal Herrian bizi diren guztiak, jaiotza, egoitza,
lana edo beste edozein arrazoi edo lotura egonkor dela medio.
* Politikoki,
boto, sufragio aktibo edo pasibo eta abarrerako eskubidea duten euskal hiritarrak:

– Egungo Estatutuan adierazten denez, euskal hiritar izaera politikoa dute,
Estatutu honen ondorioetarako, auzotasun administratiboa Autonomia Erkidegoko
udalerri batean dutenek eta auzotasun hori 6 hilabetetik 2 urtera bitartean
bizi ondoren lortzen da.

– Autodeterminazio-erreferendum baterako, edo etorkizuneko Estatu edo Herrialde
autodeterminatu bateko hiritarrak zein izango diren zehazteko, kontuan izan
behar diren irizpideek ez dute zergatik gainontzeko Estatuetan aplikatzen direnez
bestelakoak izan behar. Azken hauek bi motatakoak dira:

a) Jatorrizko eskuraketa, jaiotza edo filiazioaren bidez.

b) Ondoriozko eskuraketa, 10 urtez bertan bizi izanaren ondoriozkoa. Epe hau,
logikoki, luzeagoa izango litzateke Estatuaren existentzia bera eztabaidatzen
den lekuetan.

16 ZEIN IZANGO LITZATEKE LURRALDEA?

Autodeterminazio-eskubidea lurralde batean kokatuta dagoen Herriari dagokio,
Euskal Herria Pirinioen bi isurietako lurraldera zabaltzen da, Iparraldera eta
Hego-Euskadira edo Hegoaldera, eta beraz hori izango da autodeterminazioaren
esparru naturala eta beronen ondorioz sortzen den antolaketa politikoaren lurralde-muga.

Hala eta guztiz ere, gaur egun bi Estatu desberdinetan zatituta egoteak eta
kontzientzia nazionalaren intentsitate desdeberdinek gauzak zailtzen dituzte.

Eskubidea aitortzearen aurka daudenentzat, subjektuaren eta lurraldearen zehaztezintasuna
dago, eta biztanlegoaren eta lurraldearen zati bati eskubidea gauzatzeko aukera
ukatu egiten diote. Beste batzuentzat, lurralde-osotasuna (Nafarroa eta Iparraldea
barne) ezinbestekoa izango da eskubidea gauzatzeko, hau Herriaren osotasunari
dagokiola baina bere gauzatzea hiritarrei dagokiela ahaztuz.

Bide bati nahiz besteari jarraituz, urrats bakarra ematea ezinezkoa litzateke.
Irtenbide zentzudun bakarra, egungo Estatutuak euskal lurraldeak Autonomi Erkidegoan
integratuz ematen duen konponbide berdina aplikatzea izango litzateke: Herriaren
eta Lurraldearen osotasunaren eskubidea aitortzea, autodeterminazioa arian-arian
gauzatzea errespetatuz, eta Nafarroa eta Iparraldea etorkizunean inkorporatzeko
aukera emanez.

17 INDEPENDENTZIA POLITIKOA BIDERAGARRIA AL DA GAUR?

Estatuak eta subiranotasun politiko tradizionala krisian egoteak ez du esan
nahi desagertu egingo direnik. Integrazio europarraren prozesua, goitik, eta
eskualde-deszentralizazioa, behetik, Estatu independente edo nazionalen irudi
klasikoa funtsean aldatzen ari dira, hiru elementu edo maila bereizgarrietan:

* Herri eta hiritartasun nazionala eta europarra izatea aldi berean

* Lurralde eta muga deuseztuak eta zeharkagarriak

* Botere mugatua, Europako Batasunari alor garrantzitsuak borondatez eta askatasun
osoz lagatzeagatik: merkataritza, moneta, legegintza-subiranotasuna, eta abar.

Europako Batasunaren etorkizuneko esparrua alde batera utziz, gure helburua
eta gainontzeko Estatuek dutena berdinak dira, egungo edo etorkizuneko eskubide
eta muga berdinekin eta eraikuntza europarrean zuzeneko presentzia izanik, norbere
borondatez eta ez besteren erabakiz.

Beste ikuspuntu batetik, modu baketsuan gauzatu nahi den autodeterminazioa bezalako
funtsezko eskubide demokratiko bat gauzatzeko zailtasunak aurkituko dira, Estatuen
korporatibismo interesatua dela medio, baina hauek ezin izango dute inola ere
gauzatze hori oztopatu edo bertan behera utzi.

18 ETA INDEPENDENTZIA EKONOMIKOA?

Erantzuna antzekoa da. Alde batetik, ezin da independentzia politikorik egon
independentzia ekonomikorik gabe, baina ez bata ez bestea ezin dira modu absolutuan
ulertu, antzina egiten zen bezala.

Politika ekonomikoen zatirik handiena (arrantza, industria, nekazaritza, moneta,
merkatuak, subentzioak, eta abar) Batasunari laga zaio, baina beti jarduketa
libreko esparruak geratzen dira zerga edo tributuen eta aurrekontuen alorrean,
politika propioak burutzeko marjinarekin.

Independentzia ekonornikoa edukitzea ez da dena norberarentzat gordetzea, antolaketa
eta banaketa erabakitzen denean edo eskuduntzak lagatzen direnean libreki eta
zuzenean parte hartzea baizik.

Estatu berriak sortzeko nazioartean jartzen dlren baldintzak maila hirukoitzekoak
izan ohi dira:

a) Estatu berriaren bideragarritasun ekonomikoa

Lehendik aztertu diren datuek adierazten dute Euskadik Estatuari gehiago ematen
diola bertatik jasotzen duena baino. Jasotzen duena baino gehiago bildu eta
ordaintzen du. Horri Gizarte-Segurantzaren Diruzaintzaren transferentziak gaineratzen
bazaizkio, baliabide ekonomikoen bermeak ez du inolako arriskurik. Onuragarria
litzateke.

b) Banantzen deneko Estatuaren pobretzea eta kostu esklusiboak saihestea.

Nazioarteko Komunitatearen arauak kontuan izanik, Estatu baten banantzea gauzatzeko
bidea ‘Estatuen ondorengotza’ izango da, hau da, aktiboak eta pasiboak
eta ondasunak eta zorrak banatzeko prozedura negoziatua eta baketsua.

Gaur egungo transferentzia-prozesuaren antzekoa da, baina konplexuagoa eta osatuagoa,
eta horretan dagoeneko esperientzia badugu.

c) Nazioartean nahaste larririk ez sortzea

Baketsua eta borrokarik gabekoa izango den prozedura batean, ez dago inolako
nahaste-arriskuren beldur izateko arrazoirik.

19 ZERTARAKO SUBIRANOTASUNA ETA INDEPENDENTZIA?

Subiranotasuna eta independentzia ez dira ‘kapritxo’ politiko nazionalistak,
ez eta boterea soilik lortzeko narzisizmo nazionalak ere, gauza zehatzak egiteko
baizik.
Subiranotasunak ahalmena ematen digu, besteak beste, gure legeak botatu,
gure etorkizuna erabaki eta gure zergak jasotzeko, eta horrekin guztiarekin
gizarte zuzenagoa eraiki, enplegua bermatu, industria garatu, bizi-maila hobetu,
zerbitzu eta azpiegiturez hornitu, hezkuntza-politikak ezarri … eta abar.

Independentziak, eskubide nazional bati eta helburu historiko bati erantzuteaz
gain, aurreko guztia betetzen dela zaindu eta bermatuko duen egitura politiko
batez hornitzeko ahalmena ematen digu.

20 GIZABANAKOEN ASKATASUNA ETA GIZARTE-ANlZTASUNA ERRESPETATUKO AL DIRA ?

Autodeterminazio-eskubidearen adierazpenetako bat, barne-autodeterminazioa deritzana
edo Zuzenbidezko Estatuarekin bat datorren erregimen politiko baten ezarpena
da. Hau da, oinarrizko eskubideekiko (besteak beste askatasuna eta gizarte-aniztasuna)
errespetu arduratsuan oinarritzen dena, gizartea, hizkuntza, kultura, politika
eta ekonomiari loturiko diskriminazio-modu desberdinei aurre egiteko ‘mota guztietako
neurriak hartuz, eta liskarturik dauden komunitateen mamuaren aurka borroka
eginez.

21 ZERBITZU ETA PRESTAZIOEN JARRAIPENA BERMATUKO AL DA?
Zerga guztien berreskuraketaren
bitartez, gizabanako, erakunde eta enpresentzako zerbitzuen mantenimendua eta
prestazio, pentsio eta dirulaguntzen ordainketa ziurtatu ahal izango da. Bestalde,
baliabideen kudeaketa eraginkorrak, kostua murriztuz, bikoiztasunak saihestuz
eta gastuak arrazionalizatuz, berme hau indartzen lagunduko du.

22 ZER GERTATUKO DA PENTSIOEKIN?
Gai hau oso garrantzitsua
da, eta esate baterako Quebec-en bere bermea Lege-Proiektu batean barne hartu
zen. Lege-Proiektu horrek ezartzen zuen Gobemu berriak pentsio eta osagarriei
aurre egingo diela, gutxienez ere kopuru eta baldintza berdinekin.
Zerga guztien berreskuraketari kotizazioen eta gizarte-diruzaintzaren Fondoen
eskualdaketa gaineratzen baldin bazalo, ez da inolako eragozpenik egongo pentsioen
eta subsidioen ordainketan Estatua ordezkatzeko.

23 EUSKADI ETA ESPAINIAREN ARTEAN ONDASUN, ZERBITZU, KAPITAL ETA PERTSONEN
ZIRKULAZIOAN TRABARIK SORTUKO AL DA?

Banantzeko prozesu baketsu eta demokratiko batean ez du aldaketarik gertatu
behar ondasun, zerbitzu, kapital eta pertsonen zirkulazio librerako espazio
ekonomiko komun baten esparruan.

Isolamendua denontzako kaltegarria izango litzateke, baina Estatuarentzat modu
bikoitzean, alde batetik beharrezkoa eta garrantzitsua den ondasun eta zerbitzuen
merkatu bat galduko duelako, bera eskatzailea izanik, eta bestetik zorraren
negoziaziorako zailtasun handiagoak aurkituko dituelako.

24 MONETA PROPIOA IZANGO AL DA?

Moneta bakarraren esparru europarrean, monetari loturiko tresnak eta politika
Europako Batasunaren esku egongo dira.

25 ZER GERTATUKO DA ESTATUAREN ZORRAREKIN?

Juridikoki, Euskadik ez du parte hartu Estatuak hitzartu dituen kontratu eta
konpromisoetan, ez eta hartu dituen zorretan ere. Hala eta guztiz ere, Estatuarenak
diren eta Euskal Lurraldean kokatuta dauden aktiboetan parte hartzea egokitzen
baldin bazaio, zorretan erantzukizunen bat izango du.

26 EUSKAL LURRALDEAN DAUDEN ESTATUAREN ONDASUNAK ESKURATZEAGATIK ORDAINDU
EGIN BEHARKO AL DA? (ERAIKINAK, PORTUAK, AIREPORTUAK ETA ABAR)

Quebec-en jarraitu diren irizpideak Nazioarteko Zuzenbidearen arabera ‘Estatuen
ondorengotza-arauak’ deritzanak izan dira, eta arau hauen artean, Estatuaren
ondasun publikoak automatikoki Estatu berriaren jabetzara pasako direla ezartzen
dutenak, normalean aktiboak zorrarekin trukatu edo orekatuz.

27 KAPITALEN ETA ENPRESEN IHESALDIRIK EGONGO AL DA?

Diruari buruz bi gauza esan ohi dira: beldurtia dela eta aberririk ez duela,
hau da, arriskurik ez duela nahi eta negozioa dagoen lekura joaten dela. Aldaketa
orok beldurtu egiten du, noski, baina negozioa egiteko aukerak erakarpen handiagoa
sortzen du epe luzera.

Zentzu honetan, eta atzerriko inbertsioei begira, ez dugu ahaztu behar espero
den bake-akordio politikoa, arazo historiko bat konpontzearen ondorioo gisa,
erakartzeko faktore erabakiorra izango litzatekeela. Nolanahi ere, leialtasun
hori batez ere bertako enpresariei begira azpimarratu eta bermatu behar da.
Horretarako ez da nahikoa izango Gizarte Zibilak eta hiritar independenteak
proiektu politiko hori bereganatzea, beharrezkoa izango da Proiektu Nazional
gisa¡ sindikatuak, enpresa-elkarteak, merkataritza-bazkundeak eta finantza-sektoreak
barne hartzea, Quebec-en bezala.

Zentzu hontan, ez dira ahaztu behar dirulaguntza-mekanismo, onural fiskal eta
abarren bitartez erakartzeko politika publikoak.

28 ETA BANKUAK?
Hau da hintarrei
sorrarazi ohi zaien beste beldurretako bat.
Aurrez esandakoaz
gain, eta Euskal finantza-sektore bat sortzea komeni izateaz gain (Kutxak, Kooperatibak
eta Banku propioa), ez da ahaztu behar finantza-entitateek ezin dituztela bezero
eta aurrezleekin dituzten obligazioak bertan behera utzi, ez eta gordailaketen
desagerpen handi batera arriskatu ere. Fondoak jendearenak dira, eta Bankuek
beren jarduketak jendea murgiltzen den lege-esparrura egokitzea da logikoena.

Aurrekaria hain garrantzitsua ez izan arren, gogoratu beharra daga Autonomiaren
hasieran ere egoera berriaren aurrean beldurra eta ikara sortu zela, eta azkenean
emaitzak onak izan ziren.
Nolanahi ere, ez
da gauza bera teorian libreak diren kapitalen edo enpresen ihesaldia eta Bankuena.
Gobemuek hurbiletik zaintzen dute eta aurrezki publikoaren babesean ez dute

arinkeriarik edo arriskurik onartzen.

29 BIZI-MAILA ETA ENPLEGUA HOBETUKO AL DIRA?
Lehen adierazi
dugun bezala, subiranotasuna eta independentzia lortzeko helburuak ez du nazionalismoaren
‘ego’ politikoa asetu nahi. Gaur egun dauden baliabideekin, zergen
eta zerga-presioaren igoerarik gabe, lanaren eta ekonomiaren alorrean politika
propioak burutzeko posibilitatearekin, eta baliabideen banaketa eta erabilpen
hobearekin bizi-maila mantendu eta enplegua hobetuko denaren itxaropenean oinarritzen
da.

30 TRANTSIZIO-KOSTURIK IZANGO AL DA?

Aldaketa orok dakartzan trantsizio-kostuak neurri handi batean saihestu daitezke
une honetan bertan azterketa eta analisi sakonak egiten baldin badira, hurrengo
eguneko inprobisazioaren zain egon gabe; ereduak analizatu eta lan-hipotesiak
lantzen baldin badira, alegia.

Baketsua zen eta ongi zuzenduta zegoen prozesu batean, errespetuzko negoziazio-giroan,
Quebec-eko trantsizioaldiak gehienez ere 18 hilabetekoa izan behar zuela uste
izan zen.

31 ZEINTZUK IZANGO DIRA ONURAK?

Galdera honi erantzun ahal izateko orain arte egin direnak baino azterketa sakonagoak
egin beharko dira, baina independentziak ekonomiari dagokionez egungoa baino
egoera hobeagoan jarriko gintuzkeela adieraztea ahalbidetzen duen oso datu garrantzitsu
bat badago.
Datu hau EuskaI Erkidegoaren eta Estatuaren arteko ‘finantza-fluxuak’
deiturikoekin loturik dago. Herri-hizkeran esanda, Erkidegoan sartu eta bertatik
ateratzen den dirua, edota Estatutik Euskal Erkidegora datorrena eta doana.
Azterlan osatu batek, era berean, Adrninistrazioen arteko ‘fluxuaz’ gain agente
pribatuen artean (finantza-sistema, enpresak eta familiak) gertatzen dena ere
kontuan izatea eskatuko luke.

Aipatzen ari garen azterlanak 1987tik 1992ra bitarteko epearen analisia barne
hartzen du, eta bertan adierazten da 1988az geroztik saldoa positiboa dela
Euskal Erkidegoarentzat.
Baina batuketa
eta kenketen kalkulu hauek alde batera utziz, zerga, moneta eta aurrekontuen
alorrean ekonorni jarduera librerako posibilitateek aukera emango lukete, gutxienez
ere:
* Hiritarren benetako
arazoetatik hurbilago dauden politikak burutzeko.
* Baliabide-bolumen handiagoa kudeatzeko.
* Diru hori hiritarrentzat
errentagarriagoak diren beste helburu sozial batzuetara bideratzea, Gizarteak
markatzen dituen lehentasunak
eta/edo prerniak kontuan izanik.
Jatorria: Eusko Alkartasuna