Azken boladan ikusten ari gara nola Gasteizko Legebiltzarretik zein alderdi abertzaleengandik sortzen den ekimen orori eta, orokorrean, Euskadiko egoerari buruzko edozein aipameni komunikabideetan gehiegizko erantzuna ematen zaien.

Euskadirekin lotutako eta ezagutzera ematen den gertaera eta ekintza oro, euskal artzapezpikuen agiri bat, Madrilen gustokoa ez den erresoluzio judizial bat edo PP-ren estrategiarekin bat egiten ez duen adierazpena, sistematikoki botere zentralaren baliabide guztiez arbuiatuta izaten da, kritikatzen dutenek haien benetazko zenbaterainokoa eta edukiera irakurtzen eta aztertzen ere saiatzen ez direlarik. Eta kontextu honetan kokatzen dira gure erkidegoko politikari batzuek egindako proportziorik gabeko deklarazio eta justifikaziorik gabeko salaketak Gasteizko Legebiltzarrak duela aste bat adostutako akordioaren inguruan, nola Nafarroako Gobernuak ezagutzera emandako deklarazio instituzionala eta iragarritako ekimenak.

Gertaera hauen aurrean, Nafarroako Eusko Alkartasunak ezagutzera eman nahi du:

1. Gasteizko Legebiltzarrak adostutako akordioa legezko akordio politikoa da, guztiz demokratikoa. Duela urte bat demokratikoki hautatutako gehiengo parlamentario batek onartutako akordioa da, eta ez ditu apurtzen, inola ere ez, gaur egun indarrean dauden legeak.

2. Testuan egiten diren Nafarroaren aipamen guztiek legeak errespetatzen dituzte, eta ez dira inolako erasoa gure autogobernuaren aurka ezta nafarrek gure etorkizuna askatasun osoz erabakitzeko izan beharko genukeen ahalmenaren aurka. Gogoratu beharrekoa da Konstituzioak berak prozedura jakin bat ezartzen duela nafarrek gainontzeko euskaldunekin batera artikulazio politiko amankomuna erabaki dezagun; Foru Hobekuntzak espreski onartzen du Nafarroak Euskal Autonomi Erkidegoarekin harreman bereziak mantentzeko aukera baduela, eta Gernikako Estatutuak, Lege Organikoa baita ere, espreski aitortzen du Nafarroak, bere bizilagunek nahi izanez gero, gainontzeko lurralde foralekin marko amankomun bat osatzeko eskubidea duela.

3. Euskal herriaren parte izatearen sentimendua eztabaidarik gabeko errealitate bat da Nafarroan, bizilagun askok sentitzen duguna, nafarrak izateaz gain, eta preseski horregatik, euskaldunak sentitzen garelako. Sentimendu hau momentu bakoitzean esistitzen diren errealitate politiko eta administratiboen gainetik dago, eta garrantitsuena da, hala izan beharko litzateke gutxienez, Nafarroako botere publikoek, alderki politikoek eta erakundeek sentimendu hau momentu bakoitzean bizitzen dugun errealitate politiko zehatzarekin bateragarri eginen dituen tresna eta konponbideak bilatzea. Horretarako, Nafarroaren aniztasun politikoa onartzea ezinbestekoa da.

4. Nafarra izatea eta Nafarroaren identitatea defendatzea ez du esan nahi Erkidego honetako bizilagunek nahi ta ez UPN-ren eredu soziala eta proiektu politikoa defendatu behar dugunik, ezta egungo konfigurazio politikoa ere.; nafarra izateko eta sentitzeko era asko ta asko dira, eta gizarte mailan nahiz politikoki zehazteko modu asko ere.

5. Euskalherria edozein antolakuntza politiko edo administratiboaren gainetik esistitzen den errealitatea da, historian eta nazioartean onartutakoa – ospeko edozein enziklopedia begiratzearekin aski da – eta inorrek ere alde batera utzi ezin duena gure herriaz eta bere identitateaz hitzegiterakoan, guztiz bateragarria herri hau kokatzen den edozein lurraldearen parte izatearekin. Errealitate politiko amankomuna osatzeko euskal herritarren nahia guztiz legezkoa eta demokratikoa da, eta bere defentsa proiektu politiko baten bidez aniztasuna errespetatzen duen inork ezeztatu ez dezakeen eskubidea da.

6. Euskaldun bezala nafarrei ere dagozkigun eskubideen aitorpenak ez du suposatzen inola ere ez geure etorkizuna erabakitzeko guk daukagun askatasunaren mugaketa, baizik eta guztiz kontrakoa. Askatasun hau mugatzen duten bakarrak dira nafarren erabaki librea oztopatzen dute haiek, esaterako, Konstituzioak erkidegoen arteko
konfederakuntzarako ezartzen diztuen debekuak jartzen dituztenak edo erkidegoen arteko kooperaziorako akordioak Senatuaren baimenaren menpe uzten dituztenak, edota Nafarroari dagozkion eskubide historikoak gauzatzea ezeztatzen eta eragozten diotenak, adibidez, Foruzainaren garapen integrala.

7. Nafarroako Gobernuaren deklarazio instituzionalak gai hauetaz hitzegiteari eragozpenak jarri nahi dizkio, egungo legeek onartutako eskubideak errepikatzea ere ez baitute nahi. Biztanleria nahasten saiatzen dira euren interes alderdikoiak izkutatu nahian, eta berriz ere agerian uzten dute ez dituztela onartzen Nafarroa gainontzeko euskaldunekin marko politiko amankomun batean parte hartzea posible egiten duten disposizio legalak. Errealitate hauen inguruan eztabaida bat erreztu ordez, UPN-ek Nafarroako gizartea sumintzen besteriz ez du egiten, manipulazioaren bitartez, bere ideologiaren alde etekina ateratzen jarraitzeko.

Nafar asko nafarrak izateagatik euskaldunak sentitzen garelaren errealitatea ezeztatzea sentimenduak zirikatzea eta gure Erkidegoan esistitzen diren identitateen aniztasunaren integraziorako ezer onik ekartzen ez duen tentsioa sortzea. Gizartearen edozein arbuio edota kritika bere gestio edo proiektuei UPN-ek berehala, eta bere mesederako, Nafarroaren aurkako eraso bailitzan interpretatzen du, dinamika hau agintzen duen erakunde guztietan erabiltzen duelarik, PP-k Madrilgo Gobernuan egiten duen bezala.

8. Eusko Alkartasunean ez dugu amore emanen geure ideologiaren eta jarraitzen ditugun irizpide politikoen defentsan, eta ez gaituzte engainatuko ezta nahastuko ere Nafarroaren identitatea suntsitzeko ahaleginak egiten jarraitzen dutenek. Nafarroaren identitateak historikoki eta orain ere jasan izan ditu en eraso eta irain bakarrak botere zentralarena izan dira, UPN-k gure Erkidegoan hain ondo ordezkatzen duena, Nafarroaren autogobernua eta bere ibilbide historikoa benetan mugatu eta mugatzen duena.

UPN-k agerian utzi du berriz ere bere ezintasuna eta borondate falta aniztasuna eta askatasuna onartzeko. Defendatzen duen proiektuarengan oso konfidantza gutxi erakusten du. UPN Nafarroaren errealitate euskaldunari aurre egiteko jaio zen eta soilik helburu honek azaltzen du azkeneko egunetako bezelako erreakzioak. Jarrera hau UPN-ren osagaia baldin bada, zailago da ulertzea Nafarroako beste alderdi politiko batzuek ezagutzera eman dituzten erreakzioak, zuzenean edo zeharka Nafarroako eskuinari eta bere interesei jokua egiteko balio izan direnak.

Eusko Alkartasunatik, eta hautesleek Euskalherriko erakunde ezberdinetan eman diguten ordezkaritzatik, gure identitatea eta gure etorkizuna erabakitzeko askatasuna onartua izateko daukagun eskubidea defendatzen jarraituko dugu, Nafarroaren identitatea eta nafar bezala dagozkigun eskubideak barne. Gasteizko Legebiltzarreko akordioak espreski onartzen du Euskalherrian esparru politiko eta administratibo ezberdinak direla, eta bakarrik hauetako lurralde bakoitzeko biztanleria izanen dela gai bere etorkizunaren inguruan erabakiak hartzeko. EA-k bere fundaziotik erakutsi izan du bere tinkotasun demokratikoa, bere konpromezua Nafarroaren autogobernuaren garapenean eta bere leialtasuna nafar guztien interesen defentsan. Eta ez ditugu onartuko deskalifikaziorik ezta irakaspenik ere Nafarroaren identitatearen eta bere eskubideen defentsari buruz.
Jatorria: Eusko Alkartasuna