Nafarroa Bizirik!-ek antolatutako martxarekin bat egin zuten Eusko Alkartasunako zuzendaritzako kideek eta militanteek.

Eusko Alkartasunako Batzorde Eragile Nazionalaren kideek, kargu publikoek eta militanteek bat egin dute Nafarroa Bizirik!-ek antolatutako martxarekin. Gaztelako tropen konkistatik bost mende igaron direnean independentziaren aldarrikapena bizirik dagoela erakustea izan da helburua. “Konkistak ez dira ospatzen, baina bizirik dagoen herria dugula ospatu nahi izan dugu”, esan zuten Gaztelu Plazan egindako ekitaldiaren amaieran.

Jatorria: Eusko Alkartasuna