Mikel Irujo Eusko Alkartasunako europarlamentari Mikel Irujok Europar Batzordeko Presidente Durao Barrosori eskutitza bidali dio, Komisarioetako bat – Antonio Tajani, Garraio gaietakoa- Partido Popularreko hautagaiarekin bildu dela salatuz.

Eusko Alkartasunako europarlamentari Mikel Irujok Europar Batzordeko Presidente Durao Barrosori eskutitza bidali dio, Komisarioetako bat – Antonio Tajani, Garraio gaietakoa- Partido Popularreko hautagaiarekin bildu dela salatuz.

Mikel Irujoren ustez, bilkura ” hauteskundetarako argazkia erakusteko soilik” egin dute Basagoitik eta Tajanik. Barrosori igorritako gutunean, EAko kideak azaltzen du Komisarioen afiliazioa (gogorarazi nahi da Berlsuconik berak izendatu zuela Tajani italiarra orain hile gutxi) ezin dela ideologia politiko ezberdinak bermatzeko erabilia izan.

Irujok azaldu du nola 2004. urtean Europar Batzordeak Komisarioentzat Jokabide Kodea onartu zuen. Bertan Komisarioek ekintza elektoraletan parte hartzeko, Presidenteari baimena eskatu behar zaiola xedatzen da, kasu honetan egin ez dena. EAko eurodiputatuak azpimarratu du Basagoitik ez duela garraioari loturiko inolako ardura ez kargurik. Gainera, bilera hauteskunde kanpaina hasi baino justu egun bat lehenago egin da. Irujok gogorarazi du Komisarioek, EBarekiko leialtasuna zin egin dute, eta beraz, ezin dezakete interes alderdikoiei edo nazionalei men egin.

Arrazoi hau dela eta, EAk baztertu zuen Komisarioekin bilerak edukitzea. Betidanik errespetatua izan den arau batek dio Komisarioak inoiz ezin direla hauteskunde gaietan sartu. Espero dugu bukatu du Irujok, Europar Batzordeak inpartzialtasunez, neutraltasunez eta zorrotz jokatuko duela, kasu honetan ez beste.

Jatorria: EA