Urnietako emakume baten eta haren semearen aurkako eraso matxista gaitzetsi du

Urnietan joan den asteazkenean emakume baten eta haren semearen aurkako eraso matxista gaitzetsi du Eusko Alkartasunak. Erasoa are larriagoa da erasotua izan den emakumearengatik urruntzeko agindua duen gizonak egin duelako. Horrek agerian uzten du horrelako neurriak alferrikakoak izan daitezkeela.

Alderdi sozialdemokratak babes-neurri eraginkorrak aldarrikatu ditu mehatxatutako emakumeentzako, onartezina baita emakumeek eta adingabeek segurtasuna bermatuta ez izatea, ezta salaketa jarri eta prebentzio-neurriak ezarri ondoren ere.

Indarkeria matxistak konponbideak behar ditu arlo politikoan eta judizialean ere, indarkeria jasaten duten emakumeak eta haien inguruak barne hartzen dituztenak, batez ere adingabeak.