EH Bilduko legebiltzarkidea eta EAko kidea den Miren Aranoak lehen haurtzaroaren hezkuntza zikloan inbertsio publikoa egitearen balioa azpimarratu du eta zentzu horretan lehen aldiz Nafarroan 0-3 urte bitarteko zikloari hezkuntza izaera eman zaiola gogoratu du, lehen asistentziala baino ez zenean.

PPk Gobernuari haur hezkuntzari buruz egindako interpelazioan hitza hartu du Aranoak, eta arlo honetan egin den lana positibotzat jo du, tarifa, onartze eta udal zentroen finantziazioari buruzko araudiak egiteak duen zailtasuna gaindituz.

Aldaketaren Gobernua egiten ari den lanari buruz, “0-3 urte bitarteko zikloan ere” euskaraz aritzeko egin diren aurrerapausoak goraipatu ditu. Aranoak esan duenez, “EH Bilduk hezkuntzan ematen ari diren urratsen balorazio ona egiten du, eta guraso guztiek beren seme-alabak euskaraz eskoratzeko eskubidea izan dezaten laguntzeko prest dago, baita haur hezkuntzako lehen zikloa behingoz Hezkuntza Sailaren esku geratzeko ere, eta ez Gizarte Politiken Sailaren menpe”.