Eusko Legebiltzarren agerraldia egin du Nekane Garaigordobil, Legutioko alkateak udalerria eta bere ingurunearen beharretara egokitutako anbulantzia zerbitzua eskatzeko. Garaigordobilek azaldu duenez, 2017ko urtarrila eta azaroaren artean, 956 zerbitzu egin zituen Legution egoitza duen anbulantziak eta horietatik 626 Gasteizera izan ziren. Horien bitartean anbulantzia horren eremua –Legutio, Aramaio, Arrazua Ubarrundia, Barrundia, Otxandio eta Ubide, baita inguruko mendi errepideak- babes gabe geratu zen.
Legution egoitza duen anbulantziak Gasteizen egiten duen zerbitzu kopurua Agurain, Murgia edo Espejokoek egiten dituztenak baino askoz ere handiagoa da, Garaigordobilek esan duenez. Baina gainera, Legutioko zerbitzuak beste irregulartasun batzuk ere baditu, langileen eskutik ezagututakoak eta konpondu behar direnak: “Anbulantzia gordetzeko garajea behar da, araudiak esaten duen bezala; konektatze elektrikoa; europar araudia betetzen duten aulkiak jarri behar dira; pelbiserako garrikoa, eta anbulantziak dagoen tokitik langileen etxera dagoen distantziak ez du protokoloa betetzen”.