Jesus Mari Larrazabal Ia legebiltzar-talde guztiek EAren proposamenarekin bat egin dute, Errekaldek metroa, eta ez tranbia, behar duela onartuz, EAJk bere hasierako ekimenean esandakoaren kontra.

Jesús Mari Larrazabal pozik agertu da ia legebiltzar-talde guztiek (EAJ, PSE, PP eta UPyD), eta kontrako botorik gabe, metroari buruzko EAren osoko zuzenketarekin bat egin baitute. EAk Jaurlaritzari eskatzen zion “metroaren 4. linea (Errekalde) eta 5. linea (Galdakao) eraiki eta finantzatzeko, baita Leioatik UPV/EHUko unibertsitate-kanpuserako tranbia ere”.

EAJk legez besteko proposamena aurkeztu zuen Errekaldera tranbia eramatea planteatuz, baina azkenean EAk EAJren ekimenari egin zion osoko zuzenketa onartu du gaur Legebiltzarrak, metroaren aldeko apustua eginez, garraiobide horrek zerbitzu hobea eta eraginkorragoa emango dielako auzo horretako auzokideei. Larrazabalen ustez, metroaren aldeko apustuak tranbiarena baztertzea dakar Errekalden; izan ere, “ez luke zentzurik izango zerbitzuak bikoiztea eta, beraz, gastuak biderkatzea, eta are gutxiago auzo horren hirigintza-ezaugarriak ikusita, tranbiak arazo eta eragozpen ugari sortuko lituzkeelako”.

Jatorria: Eusko Alkartasuna