Laura Mintegi, Euskal Herria Bilduren lehendakari gaiak eta bere taldeak hauteskunde deiaren balorazioa egin dute.

EH Bilduren Gobernu Taldeak eta neuk, lehendakaria izateko hautagaia naizen honek, balorazioa egin nahi dugu atzo Patxi Lopez lehendakariak egin zuen iragarpenaren inguruan.
Las elecciones al Parlamento de la Comunidad Autónima Vasca se adelantan al 21 de octubre, y ya era hora. Primero, porque ello pone fin a una época con grandes carencias democráticas. Pero, sobre todo, porque hace mucho tiempo que el Gobierno Vasco no tiene capacidad para dar respuestas. No puede responder a la nueva etapa política que vivimos y que se inició hoy hace un año, el 20 de octubre de año pasado exactamente, y no puede responder a las demandas que ha generado la crisis en materia socioeconómica.
Afrontamos con ilusión, con responsabilidad y con energía esta nueva etapa, porque creemos que es posible hacer las cosas de otra manera.
Badugu aukera, aukera erreala, gauzak beste modu batera egiteko eta elkarren lankidetzan soluzioak bilatzeko. Eta horretarako parte-hartzea eskatzen dugu; beste herri bat posiblea dela pentsatzen duzuenei partaidetza eskatzen dizuegu gurekin batera bultza dezazuen aldaketaren alde.
Eta zein da aldaketa? Zein aldaketa mota nahi dugu? Bi eremutan aldatu nahi ditugu gauzak, eta bi eremuak elkarlotuta daude beraien artean. Lehena da subiranotasuna, burujabeak izan nahi dugu gure herria antolatzeko, gaur egungo sistema aldatzeko. Eta bigarren aldaketa da eredu sozio-ekonomikoa, ongizatearen gizartea guzti-guztientzat nahi dugulako, bereziki gutxiago duten pertsonentzat. Ezkerreko politika ezarri nahi dugu: fiskalitatea progresiboa jarri, 35 orduko lan-astea ezarri, familia guztiei oinarrizko errenta eman, sektore publikoa indartu, azpiegitura erraldoien moratoria eskatu, eskualdeen garapena bultzatu, beharrizan oinarrizkoei erantzuna eman… hau da, eskuma/eskuina egiten duenaren kontrakoa, justu-justu.
Tenemos trabajo por delante. Esto no ha hecho más que empezar. Sabemos que somos capaces de hacerlo. Podemos ofrecer otros modelos, otras maneras de actuar, teniendo en cuenta a los que más lo necesitan, escuchando y proponiendo, buscando consensos, todo ello con un objetivo claro, la justicia social, un nuevo modelo económico y una sociadad más igualitaria.
Hori guztia egiteko Proiektu Politikoa behar da, eta badugu. Lan Taldea behar da, eta badugu. Borondatea behar da, eta badugu. Euskal Herritarrak gonbidatu nahi ditugu proiektu honen alde egin dezaten, gurekin batera. Euskal Herri hobea lortzeko, BILDU gugana!
Eskerrik asko etorri zaretenoi eta, bereziki kazetariei, mezu hau herritarrei helarazteagatik.

Jatorria: Eusko Alkartasuna