Anjeles Iztueta Azkue (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua) Azken berrogeita
hamar urteetan Lanbide-Heziketak hainbat aldaketa izan ditu, zenbaitek aldaketa
handiak eraginez. Artikulu honetan azken bi aldaketak aipatuko ditut, 1970eko
Hezkuntzaren Lege Orokorra eta 1990eko LOGSE.
Hezkuntzaren Lege
Orokorrak Lanbide-Heziketa berria definitzen zuen, ondo egituratua, etorkizunari
begira, eta oso alderdi berritzaileak sartuz; izan ere, 3 maila definitzen zituen,
LH1 eta LH2 hartuz, DBHren ondoko ibilbide gisa, eta BBB eta LH3ren Unibertsitatearen
lehen zikloaren ondoko irtenbide labur moduan. Bestalde, curriculumean enpresetan
praktikak egiteko aukera jasotzen zuen, garai hartan dagoeneko ikasleen prestakuntzaren
garapenerako oinarrizkotzat jotzen zen aukera alegia.
Arazoa, ia beti
bezala, lege hori garatzean sortu zen. 1974an dekretu bat argitaratu zen; teorian
dekretuaren helburua Hezkuntzaren Lege Orokorrean xedatutakoa antolatu eta garatzea
bazen ere, praktikan berrikuntza guztiak desegin eta diluitzea besterik ez zuen
lortu. Beste behingoz aukera galdu zen: LH1, sistematik kanporatutako ikasleei
egokitutako hezkuntza-maila bihurtu zen, LH2 mailak ikasleak profesionalizatu
egiten zituen enpresetan behar bezala zehaztutako praktikak ez ziren burutu,
eta LH3 maila ez zen abian ere jarri.
LOGSEri esker,
Lanbide-Heziketak, batxilergoa ikasi ezin zuten ikasleentzat ikasketa alternatibo
ez bihurtzeko, eta prestakuntza, produkzio-sistemen benetako premietara egokitzeko
behar-beharrezkoa zen aldaketa egiteko aukera izan zuen. LOGSEk, bere garaian,
ikasleen eta LH beraren profesionaltasunaren kontzepzio eta antolaketa berria
planteatu zuen. Prestakuntza akreditatzetik, lanbide-gaitasuna akreditatzera
pasatu ziren. Lanbide-gaitasuna terminoa, Europako Batasuneko herrialde aurreratuenen
lanbide-heziketetan erreferente bihurtu da.
Denbora bat igaro
ondoren lege berria idatzi eta onartzea proposatzen denean, horretarako premia
dagoela uste delako egiten da. Ekonomian, teknologia berri eta berrituetan,
eta gizartean orokorrean izaten ari diren aldaketek, eta aldaketa horiei erantzuteko
produkzio-sektoreak izaten ari diren eboluzioak, Lanbide-Heziketaren egokitze,
egituratze eta antolatze malguagoa eskatzen dute.
Europako Batasunean,
Erresuma Batua, Irlanda, Holanda eta Finlandia bezalako herriek Lanbide-Heziketako
modelo malgu berria diseinatu dute, gaur egungo premietara egokitua eta lege
berrietan babestua, kontzepzioan aurrerakoia, parte-hartzailea eta deszentralizatua.

Euskal Herrian,
Europako LHren pareko eboluzioa eta garapena bilatuz eta horretan jardunez,
sistema osoaren funtzionamendu egokia argi eta zehatz egiaztatzen urteak daramatzagu;
gure Lanbide-Heziketak erabat hezi dezan eta enpresen premiei berme eta kalitatez
erantzun diezaien neurriak aplikatzen ari gara.
Gizarte-mailan
LHri prestigioa ematea lortu dugu, Lanbide-Heziketako hiru azpisistemak erreferente
profesional bakarreko eredu bihurtu ditugu, eta hasierako prestakuntzaren eta
etengabeko prestakuntzaren eguneratzearen eta espezializazioaren kalitatea eta
bikaintasuna ziurtatzen ditugu. Euskal Erakundeetatik, eta hobekuntzak eta berrikuntzak
sartzeko ilusioa duten irakasle trebeen profesionaltasun, konfiantza eta esfortzuari
esker, zentro integralen sarea sortu dugu. Bertan, Lanbide- Heziketa osoko prestakuntza-ekintzak
eskaintzen ditugu.
Hori gure errealitatea
izan arren, jabetzen gara une honetan Lanbide-Heziketako Lege berria behar dela,
LOGSEn aurreikusi arren gara- tu ez diren hainbat eremu kontuan hartuko dituen
Legea. Zorroztasunean oinarrituta eta beti aurrera begira, gaur egungo gizartean
gertatzen ari diren aldaketa azkarretara egokitzen utziko dizkiguten neurriak
ezarriko dituen Lege berria.
Hala ere, beste
behingoz, eta zoritxarrez, aukera galdu egingo dugu. Hezkuntza Ministerioak
aurkeztutako lege-proiektuak, laburrak planteamenduan eta azalekoak, dagoeneko
gaindituta dauden planteamendu zaharkituetatik modernizatzea planteatzen du
berrikuntza gisa. PP alderdiak une bakoitzeko premia kontuan hartzeko beharra,
etengabe egokitu eta eguneratzeko beharra duen LHko esparru horri hobekuntzarik
ekarriko ez dioten aldaketak proposatzen ditu.
LHko Lege honek
etorkizunari begira ez du balio, legea ez da ona, ez baitu etorkizunaren aldeko
apusturik egiten, ez du aurrera begiratzen eta kontzeptu zaharkituetan geratzen
da, berrikun- tza izenetan bakarrik bilatuz, ez ordea planteamenduetan. Lege
honen bidez Estatuko gobernuak uko egiten dio Europarekin batera aurrera egiteko
hezkuntza-sistemak behar dituen al-daketei heltzeko erantzukizunari; ezinbesteko
aldaketa horiek, etorkizuna- ren ikuspegitik Lanbide-Heziketa ulertzeko egitura
eta kontzeptu zahar-kitu eta saihestezinak aldatzeko gara-ian.
Bestalde, gaur
egungo egoera politikoaren errespetuak, demokraziaren bidez ezarri ditugun joko-arauen
errespetuak, eta esperientzian oinarrituta hainbeste eskain dezakegun Autonomia
Erkidegoetako Gobernuekin batera antolatutako lana indartzera behartzen dute
PP alderdia.
Hori horrela egiten
ez bada, tes- tuari bere horretan eusten bazaio, 1970eko Hezkuntzaren Lege Oroko-
rrarekin izan zen porrota errepikatuko da, eta LH berari dagokion toki estra-tegikoan
kokatzeko aukera galduko dugu.
Lanbide-Heziketa
pertsonen, enpresen eta orokorrean gizartearen premiak beteko dituen prestakuntza
al- ternatibo gisa eratu behar da. Lanbide- Heziketako Legeak ez du laguntzen,
ez da erabilgarria izango prestakuntza- eta produkzio-sistemen arteko erlazio-esparru
berri bat diseinatzeko, prestakuntza- eta produkzio-sistema horien eragina mende
honen etorkizunean zirriborratu besterik egin ez den giza baliabideen kudeaketan
eta lan-merkatuan.

Jatorria: Eusko Alkartasuna