Egun izurritea bihurtu diren lan istripuekin amaitzeko prekarietateari aurre egin eta prebentzioa landu egin behar dela aldarrikatu du Maider Otamendi legebiltzarkideak gaurko Legebiltzarreko Osoko Bilkuran, Podemos-Ahal Duguren ekimen baten eztabaidaren harira. Gainera, berriro ere lan arloko eskumen guztiak euskal erakundeen eskuetan izatearen garrantzia azpimarratu du bere hitzartzea Iñaki Errazkin eta Ainhoa Itxaurrandieta zoriontzen hasi duen EAkideak.
Gehien bat eta bereziki gazteei eta emakumeei, are gehiago emakume gazteei, eragiten dien prekarietatearekin amaitzeko neurriak hartzea ezinbestekoa dela adierazi du Otamendik: “Eta neurri horietako bat lan baldintzak eta lan arautegiaren konplimendua kontrolatzea da”, Podemos-Ahal Duguren ekimenak eskatzen zuen bezala. Hala ere, EH Bilduk mozioaren aurkako botoa eman du, mamia ukitzen ez duelakoan, hau da, eskumenen beharra aldarrikatzen ez duelako.
“Ezin dugu adibidez lanbide arteko soldata minimoa finkatzeko eskumenik ere”, esan du legebiltzarkideak prekarietatearen aurkako borrokan gai garrantzitsua dena aipatuz. Eskumenak lortzen ez diren bitartean, “daukagunarekin konformatu behar, eta espainiar Estatuari eskatu behar Lan Ikuskaritza indartu dezala, beharrezkoak diren lan ikuskari eta ikuskari-orde plaza berriak sortuz”.