Osalanek berriki aurkeztutako txostenaren arabera 30 langile hil dira 2018. urtean EAEn, iaz baino 2,7% gehiago. Txostenak erakusten duen errealitateari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak sakoneko aldaketak egin behar dituela azpimarratu du Maider Otamendi, EH Bilduko legebiltzarkideak, gaurko Kontrolerako Osoko Bilkuran, “orain arte egin denak porrota egin baitu”.

Bost pertsona hil dira Araban lanean zeudela; 18, Bizkaian eta 7, Gipuzkoan. “Orokorrean datu txar eta kezkagarriak azaleratu ditu txostenak”, esan du Otamendik. Errealitate horretan oinarrituta eta horri aurre egiteko Legez besteko proposamena aurkeztu zuela EH Bilduk gogoratu du EAkdieak, “baina Gobernukideek, EAJk eta PSEk atzera bota zuten”.