Unai Ziarreta EAko presidenteak eta Rafa Diez LABeko idazkari nagusiak bilera egin zuten atzo LABen Donostiako egoitzan. Martxoaren 9ko emaitzen azterketa egin ostean, sindikatuekin harremanak sendotu beharra zegoela nabarmendu zuen EAko zuzendaritzak. Ziarretak azaldu duenez, EA eta LAB bat datoz egiten duten irakurketa politikoan; lurraldetasuna eta autodeterminazioa «gatazkaren politikoaren gakoak» direla diote biek ala biek.
Jatorria: Unai Ziarreta