Lotsagabekeria eta burugabekeriaren gaindia dela dio, epaitetzako kideak, PP eta PSOE, ezgaikuntzarekin eta prozesu penalen mehatxuekin hastea
Legebiltzarreko Mahaiaren presidenteordeak eta EAko Idazkari Orokorrak, Gorka Knörr-ek, gaur egungo arautegi eta legedi juridikoan Epaitegi Gorenak hartutako erabakia ulertzeko legezko araurik ez dagoela aipatu zuen, Sozialista Abertzaleak-eko disoluzioa Gasteizen agintzeko, hain zuzen.

Bozeramaileen Batzorde bat ospatu ostean, zeinean alderdi popularrekoak eta sozialistak, SA taldearen disoluzioa eskatzen zuten, Knörr-ek mahiak gai honen inguruko erabakia hurrengo asteartean hartuko duela esan zuen. “Gu; Mahaiak berak erabakitzen duenean bilduko gara, eta ez ordea PPren Gobernuak edo Epaitegi Gorenak erabakitzen dutenean”, aipatu zuen.

Knörr-ek “Epaitegi Gorenak, ordenamendu juridikotik aldenduta eta alderdi popularraren esanetara hartutako erabaki berri bat dela” esan zuen. Bere ustetan “ez dagoelako ahalmen legalik edo oinarri juridikorik hori guztia onar dezakeena”.

Egoera honen aurrean, “Epaitegi Gorenaren erabakiak hartzeko bideak ikusita, eta bertako kide gehienak alderdi popularrak (PP) hautatu dituen kideak direla ikusita, agian hemendik aurrera egin zezaketen gauzarik zuzenena alderdi popularraren egoitzetan bertan biltzea izango litzatekeela eta handik bere erabakiak jakinaraztea” gaineratu zuen.

Azkenik; atzo, fax baten bitartez jaso zuten erabakia, Mahaiako kideengatik aztertua izango dela adierazi zuen, eta “lotsagabekeria eta burugabekeriaren gaindia dela PP eta PSOEko kideengatik ezgaikuntza eta prozesu penalen mehatxuak jasotzea, begibistakoa denean, hartzen ditugun erabakiak gure funtzioak betetzean ukaezinak direla”.

Jatorria: Gorka Knörr