Ikerne Badiolak talde abertzaleek orain arte baino eserleku gehiago izango dituztela azpimarratu du, alderdi subiranisten arteko akordioak espero ditu eta Gasteizko Legebiltzarrean ere abertzaleek gehiengo osoa izango duten ziur dago.

Ikerne Badiola EAko Komunikazio idazkariak Kataluniako hausteleek indar abertzaleei emandako babesa nabarmendu du, indar horiek gehiengo osoa izango baitute hango Parlamentuan, espainiar nazionalistek baino 15 eserleku gehiagorekin. “Hautesleek -dio Badiolak- autogobernuaren aldeko apustua egin dute eta independentziaren beharra aldarrikatzen duten oihua ere babestu dute”. Bere hitzetan, “Euskal Herrian ere abertzaleok gehiengo osoa lortuko dugu, eta Legebiltzarrak herri honen benetako errealitatea islatuko du”.

Jatorria: Eusko Alkartasuna