Gatazka politikoak konponbide politikoa behar duela azpimarratu du berriro ere Eusko Alkartasunak

Justiziaren politizazioak Kataluniako gatazka larriagotu du neurriz kanpoko eta alderdikeri usaina duten eskaerekin, eta Estatu espainiolean botere banaketarik ez dagoela agerian utzita. Jordi Sánchez eta Jordi Cuixarten atxiloketek demokraziaren kontrako erasoa dira eta erabat neurriz kanpoko erabakia eta horien aurrean gatazka politikoak konponbide politikoa behar duela azpimarratu du berriro ere alderdiak, beti ere Kataluniako gizartearen erabakiaren errespetuaren oinarriarekin.
Estatu espainiarraren jarrerak Kataluniako ordezkari politikoena balioan jarri du, elkarrizketa eta negoziazioaren bidearen beharra aldarrikatu baitute berriro ere, gizartearen onerako diren adostasunak lortzeko. Puigdemont president-aren eskaintzak espainiar presidentea negoziaketa mahaira esertzea eskatzen du.