Euskal abokatu ´zintzo, zuzen eta adoretsu´ horren gizatasuna goraipatu du Azkarraga sailburuak, eta Giza Eskubideen aldeko borrokalari sutsua izan dela adierazi du
Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Justiziaren Manuel de Irujo Saria jaso du Juan María Vidarte abokatu bizkaitarrak gaur arratsaldean Gasteizen, ´Justiziaren aldeko lanean urte askotan izandako inplikazioagatik, Justiziaren balioak garatzen egin duen lanaren garrantziagatik eta bere ibilbide profesionalak gizartean izan duen oihartzun eta eraginkortasunagatik, baita Justiziaren alde eta Justiziarengatik izan duen konpromisoagatik ere´, Epaimahaiaren diktamenak dioen bezala.

Lehendakaritzaren egoitzan Ibarretxe Lehendakariaren aurrean izandako ekitaldian Justizia, Lan eta Gizarte Sailburu Joseba Azkarragak lanbidean mende erdia baino gehiago daraman ´gizon zintzo, zuzen eta adoretsu´ gisa definitu zuen saritua. Azkarragak sarituaren biografiaren aipamen laburra egin zuen, eta azpimarratu zuenez, bai Vidarte bai Errepublikako Justizia Ministro izandakoak -sariari izena ematen dionak- bi gauza dituzte komunean: ´herri honekiko maitasuna eta demokraziaren printzipioekiko eta pertsona guztien eskubide guztiekiko konpromisoa.´

Horretaz gainera, haren nortasun adiskidekorra aipatu zuen, eta negoziatzaile gisa duen trebetasuna; baina, batez ere, Joan María Vidartek herritarren alde garatzen duen jarduera publikoa azpimarratu nahi izan zuen, eta Justiziaren balioen alde egiten duen apustua. Azkarragaren ustez, Manuel de Irujo saria merezi du sarituak, izan ere ´lehen erein duenari esker jasotzen ditu merituak, gizalegezko jokabideagatik, eta egin duen lan eraginkorragatik; bere lana egiterakoan ez ezik, Justizia herritarrei hurbiltzean ere´.

Bereziki, Vidarte ´Giza Eskubideen aldeko borrokalari sutsua´ dela esan zuen, eskubide horien errespetuaren alde 2askatasunez aplikatu daitezen´ borrokatzen diren kolektiboekin konprometitua. Kolektibo horien artean daude Giza Eskubideen Aldeko Bizkaiko Elkartea eta Amnesty International. Vidarte azken horren ordezkaria izan zen El Salvadorren, hilketa politikoei eta Giza Eskubideei buruzko misio batean.

´Manuel Irujo Saria´ Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak eratu zuen, haien ibilbide pertsonal edo profesionalagatik Justiziaren aldeko konpromisoa erakutsi duten pertsona eta giza taldeak saritzeko. Lehen urtean 2002ko azaroaren 7an ETAk hildako José María Lidón magistratuari eman zitzaion; eta bigarrenean, ex aequo, Juan María Bandrés abokatuari eta Amnesty International erakundeari. Hirugarren edizio honetako epaimahaia, Joseba Azkarragaren presidentziapean, osatu dute Garaikoetxea Lehendakariak, Ardanza Lehendakariak, Manuel María Zorrillak, Margarita Roblesek, Alfonso Ayak, Juan Balmacedak, Garbiñe Biurrunek, Javier Ezquiagak, Peio Irujok eta Justizia sailburuorde Esther Larrañagak.

Azkarragak gogora ekarri zuen nola 2002ko saria emateko ekitaldian Eusko Jaurlaritzaren sostengu osoa adierazi zuen Nazioarteko Batzorde Humanitario baterako, Nazioarteko Zuzenbide humanitarioaren ustezko urraketa-kasuak ikertu ditzan, zibilen hilketak barne. Sailburuak publikoki berretsi duen eskaera horrek berebiziko indarra hartzen du orain ?Iraken gertatzen diren eskubide-urraketa guztietarako, baita guregandik askoz ere gertuago gertatzen direnetarako ere?.

Jatorria: Joseba Azkarraga