´Ez gara autogobernuaren salerosketan sartuko Madrilen babesa ematearen truke, autogobernua legez baitagokigu´, nabarmendu du

Joseba Gezuraga Euskal Alkartasunaren Bizkaiko presidente berria ´kezkatuta´ agertu da EAJk PPrekin negoziatzeko jarrera erakutsi duelako. Alabaina, EAk ez du ´boto bakar bat erabiliko eskuindarrak babesteko, guretzat PP eta PSOE ez baitira gauza bera´, zehaztu du. ´Ez gara autogobernuaren salerosketan sartuko Madrilen babesa ematearen truke, autogobernua legez baitagokigu´, nabarmendu du. ´Euskal Herria erabakitzeko eskubidea duen nazio gisa aintzat hartzen duen ekimen orotan´ parte hartuko dutela adierazi du.

Jatorria: Eusko Alkartasuna