Jon Peli Uriguen Eusko Alkartasunako ordezkariak Aieteko Bake Konferentziaren hamargarren urteurrenari buruz antolatutako jardunaldietan parte hartu du gaur. Hedabideei egindako adierazpenetan, Jon Peli Uriguen Eusko Alkartasunako Kontseilukide eta Gipuzkoako batzarkideak adierazi du: “Euskal gizarte zibilak erakutsi du behin eta berriz Euskal Herria bakegilea dela, errebantxa-asmorik gabekoa, eta bakean eta normaltasunean bizi nahi duela. 10 urte daramatza normalizazioaren aldeko lanean, euskal, espainiar zein frantziar gobernuen oztopoak gaindituz”.

“Eusko Alkartasunatik tematuko gara Aieteko adierazpenean kale egin zuten erakundeek euskal gizartearen borondatea onar dezaten; galtzaile eta irabazleen errelatoa alde batera utzi behar da eta guztion artean eraikitako memoria zabal eta eskuzabala landu; nire biktimak” eta “zure biktimak” parametrotik, “gure biktimak” aitortuko dituen normalizazio berria lantzera pasa behar gara”.

“Aizkorak lurperatu ziren orain 10 urte, bakea zorrozteko garaian gaude”, amaitu du.