Jesus Mari Larrazabalek Mugertzak Eskola Kontseiluan egin duen lan independentea goraipatu eta haren ordezkoak Hezkuntza Sailaren nahien eta interesen arabera jokatuko duen susmoa adierazi du.

Jesus Mari Larrazabalen iritziz, Konrado Mugertza Eskola Kontseiluaren presidentea kargutik kentzeko arrazoi nagusia “Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak Eskola Kontseilua kontrolpean eduki nahi duela da”. EAko legebiltzarkidearen ustez, albiste txarra da hori, Mugertzak independentziaz lan egin duelako, eta lan ona, gainera, sektoreko eragileen arteko akordioak lortzeko gauza izan baita”. Aurrerantzean, ordea, “gauzak ez dira horrela gertatuko”, Larrazabalek adierazi duenez, “Mugertzaren ordezkoak ez delako hain independentea izango eta Hezkuntza Sailaren eta, oro har, Jaurlaritzaren nahien eta interesen arabera jokatuko duelako”.

Jatorria: Eusko Alkartasuna