Mikel Irujo, EAko europarlamentarioa Eusko Alkartasunako eurodiputatu den Mikel Irujo, Europar Parlamentuan aurkeztu den emakumeen aurkako biolentziari buruzko adierazpena sinatu duen euskal ordezkari bakarra da oraingoz.

Eusko Alkartasunako eurodiputatu den Mikel Irujo, Europar Parlamentuan aurkeztu den emakumeen aurkako biolentziari buruzko adierazpena sinatu duen euskal ordezkari bakarra da oraingoz.

Idatzizko adierazpena aurreko urteko azaroan plazaratu zen, eta epea amaitzeko hilabete falta denean, Eusko Alkartasunako parlamentariak bere kideak bultzatu nahi ditu indarkeri mota honen aurka ere ager daitezen.

“Tamalez, Euskadiko emakume eta gazte askok ere indarkeria hau pairatzen dute. Pasa den urtean, batez besteko 11 salaketa aurkeztu ziren egunero genero indarkeriaren inguruan, eta tristeena da biktimen %11,6ak prozesu judiziala jarraitzeari uko egiten diote”.

“Adierazpenarekin lortu nahi duguna, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako urte europarra izendatzea da, biktimak hobeto informatzeko, eta instituzio guztien bermea izateko, europar erakundeetatik hasita” azaldu du Irujok.

Eusko Alkartasunako europarlamentariak argitu du ” EAk alor guztietara zabaltzen den gizarte baketsua eraiki nahi du, eta indarkeria mota ororen aurka lan egiten duten kanpaina guztiak txalotzen eta bermatzen ditugu”. “Badirudi, hala ere” gaineratu du Irujok “indarkeria mota bakarraren aurka daudela batzuk”.

Jatorria: EA