Juanjo Agirrezabalak sindikatu abertzaleen garaipena pozik hartu du. “Erantzun logikoa da Hezkuntzak CCOO eta UGTren babesarekin sustatutako politikaren aurrean, hauteskundeetako benetako galtzailea Celaa bera da”.

Juanjo Agirrezabala EAko legebiltzarkideak irakaskuntza publikoan atzo egindako hauteskundeen emaitzak aintzat hartu eta sindikatu abertzaleen garaipena nabarmendu du, ordezkarien %73a lortu dutelako. Bere iritziz, “atzokoa oso albiste ona izan da, baina batez ere argi eta garbi utzi duelako irakasle gehienek ez dutela bat egiten Isabel Celaa Hezkuntza Sailean sustatzen ari den politikarekin”.Beraz, “hauteskunde hauetako benetako galtzailea Celaa izan da”.

Agirrezabalaren irudiko, “irakaslegoak, lehenik eta behin, CCOO eta UGT zigortu ditu Celaa laguntzea eta babestea baino ez dutelako egin hezkuntza eragileen babesik ez duten neurriak ezartzeko orduan eta, bigarrenik, irakasleek Hezkuntza sailburua bera zigortu dute bereziki, zenbait arlotan murrizketak bultzatzeagatik eta adostasunik gabeko planak eta proiektuak inposatzeagatik, hala nola, Bakerako Hezkuntza eta Hezkuntza Hirueleduneko eredua.

Jatorria: Eusko Alkartasuna