Frantziako Konstituzioa aldatzeak Euskal Departamentuaren aldarrikapenari legezko bidea eman diezaiokeela dio Iparraldeko EAk.

Jean-Pierre Raffarin Frantziako lehen ministroak proposatutako konstituzio aldaketa horrek antolaketa modua erabakitzeko herri nahiz eskualde erreferendumak egitea ahalbidetuko luke.

Iparraldeko EAren ustez, «biztanle gehienek nahi duten bezala» euskal departamentu bat osatzeak «laguntza emanen dio herritarren ongizateari, euskal kultura bultzatuko du, eta ekonomia eta administrazioa egituratuko ditu».

Jatorria: Eusko Alkartasuna