Nerea Martinez Cerrillok, EH Bilduko batzarkideak, independentzia politiko eta ekonomikoaren gabeziaren ondorioak agerian utzi ditu berriro, gaur egindako Arabako Batzar Nagusien Osoko Bilkuran. Martínez Cerrillok adierazi duenez, “ez dugu alde biko harremanik Estatu Espainiarrarekin, eta horrek esan nahi du Madrilen erabakitakoa kopiatu besterik ezin dugula egin bere eskumeneko zergetan”.

EH Bilduk subiranotasun osoaren alde egiten du, baita arlo fiskalean ere; izan ere, “modu horretan bakarrik egin ahal izango dugu aurrera ongizate-estatua bermatzeko oinarria izango den gizarte bidezkoago eta solidarioago baterantz; euskal herritarren artean eta Arabako gizartean gero eta nabarmenagoak diren desberdintasunak zuzentzeko gaitasuna izango duen gizartea lortzeko”.

Gai zehatzari helduz, Aiarako prokuradoreak ibilgailu bakoitzaren emisio kutsatzaileen arabera ezartzen den ibilgailuen zerga-tasaren luzamendua, motz geratzen dela uste du: “Denboran gehiago luzatzea komeniko litzateke”.

Bestalde, elektrizitatearen gaineko zerga bereziaren zerga-tasaren 3 hilabeteko luzapenari dagokionez, Foru Gobernuaren proposamena “inuzentetzat” jo du: “Izan ere, energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergatik elektrikoak hiru hilabete gehiago salbuetsita, oligopolio elektrikoa osatzen duten enpresek prezio lehiakorragoetan berriro eskaini ahal izateko balioko ez duela uste izatea nahiko inozoa da”. “Etekin ekonomiko handiak izaten jarrai dezaten” argindar arloko enpresen zergak jaistea kritikatu egin du Martinez Cerrillok