Maiorga Ramirez Nafarroako EAren presidentearen ustez, Igor Portu erietxera eramatea ´oso-oso gertaera larria´ da eta hori ikertzeko eskatu du. ´Izan ere, bistan da ez direla giza eskubideak errespetatu, ezta atxilotuarekiko bermeak ere. Salatu egiten dugu hori, eta ikerketa exijitzen dugu´.

Guardia Zibilaren jokabidea ´kritikatu´ du EAk, baita Espainiako Estatua ere. ´Inpunitatearekin segitzeko eusten dio Estatuak inkomunikazio egoerari´.

Lesakarra da Portu, eta EAk Nafarroako Parlamentuko bozeramaileen batzordearen ´premiazko´ bilera eskatu du, ´honek berehalako erantzun politikoa behar duelako´.
Jatorria: Maiorga Ramirez