Gipuzkoako hondartzak herrialde guztiaren ondarea direla aldarrikatu zuen asteazkeneko Batzar Nagusietako Osoko Bilkuran Iker Intza, EH Bilduko batzarkideak. Hori dela eta, horiek mantendu eta kudeatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak ere ekarpena egin behar duela esan zuen Intzak, Covid egoeran hori bereziki garrantzitsuagoa dela azpimarratuta.

Hondartzen kudeaketak inbertsio handia eskatzen duela azpimarratu zuen EH Bilduko batzarkideak, sorosleak gain beste esparru asko zaindu behar direlako: “dutxak, bozgorailuak eta bertan ematen diren mezuen grabazioa, segurtasun pertsonala, pasarelak, kartelak…”. Eta bizi dugun Covid egoeran, “garbitasuna ere, inoiz baino garrantzitsuagoa da”.

Mendien eta hondartzen kudeaketaren konparazioa egin zuen Intzak, Gipuzkoako mendi eta basoen %20a publikoa dela gogoratuta, “hondartzara bezala, mendira ere joateko ohitura dago herrialdean”.

Bizkaiko kudeaketa eredua ere aipatu zuen: “Hondartzain guztiek uniforme berdina dute, bozgorailuetako mezuak eta kartelak berdinak dira herrialde osoan eta sorosleen lizitazio bakarra egiten da”. “Zergatik Gipuzkoan, ez?”, galdetu zuen Intzak, Diputazioak hondartzen kudeaketa bere gain hartu dezan eskatuta.

Intza Batzar Nagusietan