Edinburgo Taldea osatzen duten Europako Parlamentuko alderdien kideek, Kosovoren independentzia deklarazioaren adierazpenari poztasunez hartzen dute, Hurrengo hau jakinarazten duelarik: 1. Herritarren erabakitze eskubidea besteenganaezina den oinarrizko eskubide eta printzipio demokratiko bat da. 2. Erabakitze eskubidea existitzen den printzipio demokratikoa da, Europar Batasunaren barruan bere lekua duena. Hala frogatzen dute Europar Batasuneko kide diren, Lituania, Letonia, Estonia, Txekiar Errepublika, Eslovakia edo Eslovenia bezalako adibideek. Europar Batasunak, hala ber, arrezagutu ditu berriki independentzia lortu duten Estatuak, hala nola, Montenegro (independentzia lortu duen azkena, 2006an), Kroazia, Bosnia edo Mazedonia, Europar Batasunean sartzeko hautagaiak direnak. 3. Estatu kideen artean ez dago Kosovo independentearen arrezagutzari buruzko jarrera bateraturik. Espainiar Estatuak behin eta berriz adierazi du, ez duela Kosovo arrezagutuko, ez eta harekin harreman diplomatikorik izango ere, independentzia adierazpenaren legaltasuna zalantzan jarriz. Frantziak gauza bera egin zuen Esloveniarekin 1991an, eta azken honek, gaur egun, Europar Batasunaren lehendakaritza dauka. 4. Edinburgoko taldeak bere poztasuna agertzen du egitate historiko honen aurrean, izan ere, Europako herriei modu askean erabakitzeko aukera ematen baitie. Era berean, frogatzen da herrien erabakitze eskubidea Europar Batasuneko politikan oinarrizko printzipio demokratiko garrantzitsuenetakoa dela. 5. Subiranotasun printzipioan oinarrituz, herrien erabakitze eskubidea bere mugen barne arrezagutzeari uko egiten dioten gutxiengo Estatuek, onartu besterik ezin izango dute oinarrizko eskubide hau Europar Batasunaren barne errealitate bat dela.

Lotura: Lotura bisitatu
Jatorria: Mikel Irujo