Herri Urrats, Ipar Euskal Herriko ikastolen jaiaren ekitaldietara joango da Eusko Alkartasunako ordezkaritza bat, hiru herrialdeetako hezkuntza sisteman euskararen ofizialtasuna babesteko.

Une honetan, euskaraz ikasi nahi duen gero eta ikasle gehiago dago, eta hori oso positiboa da. Baina frantses Estatuak ez du ikastoletan irakasle gehiago egotea baimentzen ezta hezkuntza sistema propioa ere. Horregatik, Seaskaren aldarrikapenak babestea inoiz baino garrantzitsuagoa dela uste du Eusko Alkartasunak: irakasle gehiago ikastetxeetan eta hezkuntza sistema propioa.

Aurten bilduko den dirua Manex Erdozainzi Etxart kolegioaren (MEEK) azpiegiturak hobetzeko erabiliko da. Horrela, aurtengo helburua bikoitza da, batetik euskarazko hezkuntza sendotu eta bestetik, Iparraldeko nekazari inguruneko haurrei kalitatezko hezkuntza ematea, herriak hustu daitezen ekiditeko. Hau da, euskararen defentsak Ongizate Estatuaren zutabeetako batekin uztartzen da: pertsona guztientzat kalitatezko hezkuntza, herri edo hirietan bizi diren kontutan izan gabe.

Herri Urratseko jaira joateko deia egin du Eusko Alkartasunak, ordezkari politiko eta instituzionalen laguntzaz bere hizkuntza eskubideen defentsan oso aktibo aizan den gizartea babesteko.