Eusko Alkartasuneko Idazkari Orokorraren esanetan mitin bat ospatzea oztapatu zuten eta bertako partehartzaileak iraindu eta mehatxatu
Eusko Alkartasunako Idazkari Orokorrak, Gorka Knörrek, joan den larunbatean ilegalizatuak izan diren ezker abertzaleko plataformek jaurti zituzten mehatxuak salatu zituen, azken hauek, EAk Errenterian ospatzen zuen ekitaldi batera hurbildu zirelako eta mehatxuen bitartez, hautagaiei beren kanpainako elementuak batzera behartu zituztelako. Horren ostean, EAko hautagiak alderdiak duen egoitzaraino lagundu zituzten, irain eta mehatxuen artean.

Knörrek adierazi zuen bezala, aurretik, beste egoitza batzuk erasotuak izan badira ere, ez da egoera larriegirik eman, hala ere, ekintza guzti hauek gogorki gaitzetsi zituen, “ekintza hauek erabat gaitzesgarriak direlako”.

Zentzu honetan, EAk beti giza eskubideen defentsan lan tinkoa egin duela adierazi zuen, era berean AuB taldearen eskubideak defenditzen lan gogorra egin duelako, eta horregatik zehazki gaitasungabetze mehatxu baten aurrean dagoela, Batasunaren eskubideak Parlamentuan defenditzeagatik hain zuzen. Bere esanetan, “AuBtik beretik jendea egon bada ere, egin zitekeena baino gutxiago egin duena, guk ez gara lan ildo honetatik aldenduko”.

Beraz, “gu erasotzen gaituztenei, Gobernu Espainarraren Delegazioaren aurrean Gasteizen manifestaldi bat egitera” gonbidatu zituen, edo gobernu zibilen aurrean, eta ez guztien eta guztientzako eskubideak defenditu ditugunon aurrean. Baina, bere esanetan, ziurrenik hau ez da bere estrategiaren barruan sartzen, bere estrategiak Aznarrenarekin gauza asko dituelako amankomunean, euskaldunok gure arteko liskarreta sartzea alegia.

Eusko Alkartasuneko Idazkari Orokorrak, Zamudioko Parke Teknologikoan, alderdi honek zuen ekitaldi batean, bertan Garbiñe Allende eta Tontxu Campos bezalako hautagaiak zeudelarik, Gaiker teknologi zentroaren bisitaldian, adierazpen hauek egin zituen.

Buruzagi abertzaleak Euskal Herri osoarentzat parkearen garrantzia azpimarratu zuen. “Herri, hiri eta herrialde osoaren proiektu bat, pertsonentzako proiektuan pentsatzen gaudela esan nahi du, eta etorkizunerako proiektu berri hori modernitate eta lehiakortasunean oinarrituta egon behar du”. “Horregaitik oso garrantzitsua iruditzen zaigu berrikuntza garapena eta ikerkuntza gure etorkizuneko proiektuen ardatz izatea, gure herriaren etorkizun bermea bezala”.

Jatorria: Gorka Knörr