Eusko Alkartasunako gaztediak Isabel Celaak zuzentzen duen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikaslegoa Euskara ikasgaiaz libratzeko baldintzak leuntzeko asmoak salatzen ditu,

Eusko Alkartasunako gaztediak Isabel Celaak zuzentzen duen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikaslegoa Euskara ikasgaiaz libratzeko baldintzak leuntzeko asmoak salatzen ditu, euskararen normalkuntza bidean atzera pauso izugarria baita Gazte Abertzaleakek Hezkuntza sailburuaren jarrera gaitzesten du, adostasun batera heltzeko esfortzurik ez duelako egin, batik bat PSE eta PP aurreko legealdian adostasun zabalak hartzearen aldeko eskakizuna egin zutenean.

2008ko abenduan PSEk atzera botatako proposamenaren buelta ikusten du gazte erakundeak eta “PSEk Eusko Legebiltzarraren ezezkoa jaso zuena aurrera atera nahi du dekretu bidez” dio. Eusko Alkartasunako gaztediak Hezkuntza sailburua legebiltzarraren borondateari entzungor egiten ari dela salatzen du, momentu horretan urtebete baino gehiago ikasten pasa behar zuen ikasleriari Euskara ikasgaitik libre gelditzeko aukera ezeztatu zelako.

“Hartutako neurri hau erabat kezkagarria deritzogu, eta beste neurri batzuen hasiera besterik ez dela sumatzen dugu, PSEk bere autonomia osoa PPren eskuetan utzi baitu, gazteleraren aldeko taldeei bere babesa emanik” diote Gazte Abertzaleakeko kideek.

Azkenik, erakunde abertzaleak gazteek Euskal Herriko hizkuntza ezagutzeko eskubidea babesten jarraituko dutela azpimarratzen du eta Isabel Celaari oroitarazi nahi dio “A ereduan euskara esparrua erabat mozteko asmoa badu” gazte erakundea honen aurka agertuko dela.

Jatorria: Gazte Abertzaleak