Pello Urizar, Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak Kanboko bileran parte hartu du, eta bere alderdiak bake osoa eta elkarbizitza eskenatokira iristeko lana egiten jarraituko duela esan
Pello Urizar, Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak Kanboko bileran parte hartu du eta ETAren desegitearen ostean zabaldu den eskenatoki berriari buruz alderdiak egiten duen hausnarketa eraman du bertara. ETAren desegitearengatik poza agertu du eta behin betiko bakera eta elkarbizitzara iristeko aurrerapausoa dela adierazi.
Euskal Herrian bakea lortzeko nazioarteko eragileek egin duten lana eskertu egin du Eusko Alkartasunako liderrak, baita egungo egoerara iristeko euskal esparruan egindakoa ere: “Herrian biolentziaren amaiera lortzeko lan egin duten norbanako, alderdi eta kolektiboen lana”.
Eusko Alkartasunaren lanak jarraituko duenaren konpromisoa hartu du Urizarrek, “aizkora lurpean egonda, bake zorroztu behar den eskenatokian, bake osoa eta elkarbizitza lortzeko”.
EAren DNAen dagoen bakearekin konpromisoak, esan du, “beste eragile batzuekin batera Gernikako Akordioa bultzatzera eraman gintuen; horren ostean Aieteko Konferentzia etorri zen eta bakegintzarako errepide orria itxi egin zen, eta, askok ezinezkoa zela esan zuten arren, Arnagan behin betiko bake erreala lortzeko aurrerapauso handia eman da”.

Arnaga Urizar