Fiskaltzak atzera bota du EAren aurka 4 afiliatuk aurkeztutako apelazioa

Epaitegian aurkeztutako txosten labur batean, Fiskaltzak ez du onartu Iratxe Lopez de Aberasturi, Mikel Goenaga, Miren Aranoa eta Maiorga Ramirez 2020ko uztailean kostuak ordaintzera kondenatzen zituen sententziaren apelazioa, gaineratuz ez dela inolako delitu penalik aurreikusten kausa honetan.

Fiskaltzaren txostenak dio salatzaileek argudiatutako oinarrizko eskumenen urraketarik ez dela egikaritu”. Aitzitik, zuzen eta egoki jokatu zutela EAko ahaldunek – Idazkari Nagusia, Antolakuntza Idazkaria, Komunikazio Idazkaria eta Bozeramailea-. “Erantzukizunez jardun zuten EAko ahaldunek, izan ere, salatzaileek eskatutako datuak eman izan balituzte, afiliatuen oinarrizko eskubideak urratu litzakete”.

Azkenik, Datu Babeserako Legearen inguruan, berriz ere zuzen ibili zela zuzendaritza azaltzen du Fiskaltzak; erabakiak hartu baino lehen informazioa eskatuz Datu Babeserako agentziari, eta honek zein Datu Baseen Babeserako Ordezkariak adierazitakoaren arabera jardunez.

Eusko Alkartasunako zuzendaritzatik berriz azpimarratu nahi dugu gure helburuetako bat afiliazioaren eskubideak defendatzea dela; eta hori gardentasunez, errespetuz eta zuhurtziaz egiten dugu, 4 afiliatuk beste era batera nahiko balute ere.