Covid-19ak sortutako egoeraren ondorioz sortutako krisi sozioekonomikoari aurre egiteko familientzako laguntzak hobetu eta zabaltzearen beharra azpimarratu du Eba Blanco, EH Bilduko legebiltzarkidea eta Eusko Alkartasunako jarduneko idazkari nagusiak. “Arazoak jakinak dira eta laguntzak orain eta hemen behar dira”, aldarrikatu du Blancok. Eusko Jaurlaritza osatzen duten bi alderdiek, EAJ eta PSEk konpromiso handiegirik gabeko testua aurrera atera dute, EH Bilduk aurkeztutakoa baztertuz.
EH Bilduren proposamenak “diru laguntzak aurrez ordaintzea, zuzkidura bermatzea eta laguntza lerroa zabaltzea” eskatu du lanera bueltatu eta haurrak edo adinekoak zaintzeko arazoak dituzten pertsonei bermeak eman ahal izateko. Proposamena errealista eta gauzagarria dela azaldu du Legebiltzarreko mahaiko lehendakari ordea den Blancok: “lehentasuna kontua da”.
Egun indarrean dauden laguntzen arazo nagusiak laburbildu ditu: “Orain artean lana eta familia bateragarri egiteko gure laguntzen sistemak zituen adabaki berdinak erreproduzitzen ditu, ordainketa modua ez da aldatu eta laguntzak eskatu eta hilabete luzeetara ordainduko dira, eta programa oso mugatua izango da, beraz, eskatzen duten guztiek jasoko dutenik ez dago ziurtatuta”. Beraz, kritikatu du Blancok, “aurrezkiak dituzten familientzat baino ez dira baliagarriak”.
Hemen irakurri dezakezu Eba Blanco, EH Bilduko legebiltzarkidea eta EAako jarduneko idazkari nagusiaren hitzaldi osoa:
Covid-19aren hazkundearen euste neurrien artean, pasa den martxoaren 12an, Jaurlaritzaren Hezkuntza sailak hezkuntza zentroen itxiera agindu zuen. Neurri horrez gain, pandemiaren ondorioz eragindako osasun-larrialdian zehar, foru-aldundiek gizarte-zerbitzuetako eguneko zentroak ixtea ere erabaki zuen.
Egoera honetan, langile askok egokitu behar izan dute beren lanaldia edo lan-egoera beren seme-alaba edo mendekotasuna duten pertsonen zaintza beharrei erantzuteko.
Euste neurriak iragarri eta egun gutxira, Covid-19ak eragindako krisiari erantzuteko neurri sorta iragarri zuen Jaurlaritzak. Bere eskumenak baliatuz, babes berezia eskaini nahi zien Jaurlaritzak kolektibo kaltetuenei, besteak beste, familiei.
Covid-19aren euste neurriak indarrean sartu eta neurri sorta iragarri zenetik aste luzeak pasa ondoren, apirilaren 22an argitaratu zen familiarentzako laguntzen arloko neurrien agindua. Horrekin bat etorriz, neurri egokitzat jo zuen familia eta lana uztartu ahal izateko laguntza programa bat abiaraztea.
Por cierto, aquí sí que parece que el Gobierno lo ha dado todo para publicar un orden, y publicarla en un tiempo record porque la semana pasada en esta misma cámara nos aseguraron que el Gobierno necesita un año para modificar un decreto.
Pero a los hechos nos remitimos, en unas semanas han sido capaces de pubicar una orden para complemetar un decreto, todo indica entonces, que este grupo no estaba tan equivocado en el debate del viernes pasado.
Baina tira, apirilan argitaratukoa, salbuespenekoa, independentea eta aldi baterako programa bat zen; urriaren 22ko 164/2019 Dekretuan araututako laguntzak osatuko zituena eta Covid-19aren euste neurrien ondorioz zaintza beharrengatik lantokia edo lanpostua erabat edo partez utzi behar izan duten langileen soldata-murrizketak dakarren diru-sarreren galera konpentsatu nahi zuena.
Tamalez, orain arte lana eta familia bateragarri egiteko gure laguntzen sistemak zituen adabaki berdinak (berdin berdinak) erreproduzitzen ditu ebatzitako aginduak. ARARTEKOAK Famili politiken inguruan orain urte batzuk egindako txostenean azpimarratzen zituenak eta IV. Famili planaren diagnosian bertan, Gobernu honen planean, jasotzen ziren disfuntzio berdinak mantentzen ditu.

Genero ezberdintasunean sakontzen jarraitzen dute onartutako laguntzek. Lanaldien murrizketa eta eszedentzietan oinarriturik jarraitzen dute eta, gainera, zaintza lan horiek burutzeko pertsonak kontratatzeko aukera diruz laguntzen ez direnez, litekeena da emakumeon bizkar geratzea, beste behin ere, Covide-19aren inguruan sortutako zaintza beharrak eta hauen ondorioak. Hau ere kontu ezaguna, hemen eztabaidatua izan dena eta, adibidez, 2019ko aurrekontuen genero txostenean ere jasotzen zena.
El hecho de no subvencionar, de no facilitar la contratación de personas para llevar a cabo estas tareas de cuidado ha dejado sin alternativa a muchas familias que, por su situación laboral, no pueden solicitar una excedencia o una reducción de jornada.
Este problema se agrava ahora con la fase de desescalada, ya que muchos progenitores, tendrán que volver al trabajo presencial, los centros educativos seguirán cerrados y la mayoría de los niños y niñas deberán terminar el curso desde casa. Y todo indica que esta situación se va a alargar mucho, no sólo por las dudas e incertidumbres que rodean a la finalización de este curso escolar, sino porque de cara al inicio del próximo curso escolar, tampoco hay nada claro.
Bestetik, diru laguntza hauek ikuspuntu sozio-ekonomiko beharrezko baten falta nabarmen bat mantentzen jarraitzen dute, bere ordainketa modua aldatu ez delako. Eszedentzia edo murrizketa amaitu eta hilabete luzeetara ordainduko dira laguntzak, eta, ondorioz, alborapen garrantzitsu bat dute zentzu honetan ere, eta deigarria da oso, batez ere, kontuan hartzen badugu kolektibo zaurgarrienak babestea helburu omen duen programa bat dela.
Alarma-egoera amaitu arte ezin da eskaerarik aurkeztu eta Jaurlaritzak 8 hilabete eman dizkio bere buruari laguntzak ordaintzeko. Horrela, lanpostua erabat edo partez utzi eta ia urtebete geroago jasoko dira diru-laguntzak.
Horrek esan nahi du, diru- sarrerarik gabe “iraun”, jasan beharko dutela famili horiek hilabete oso luzez. Azaldu dezakezue nola egingo duten famili zaurgarrienek. Zuek pasa den ostiralean covid-19arengatik kaltetuenentzako artikulatutako neurri bezala aipatu zenuten laguntza hau,
nos pueden explicar cómo lo hace una mujer que encabeza una familia monomarental que viva al límite para aguantar el tiempo que dure la excendencia o la reducción de jornada, más los 8 meses previstos para la resolución de la ayuda??
Solo podrán acceder a estas ayudas las familias con ahorros; las familias con mayores dificultades, esas que en las encuestas de pobreza se identifican como más vulnerables o las que no pueden hacer frente a un imprevisto son precisamente las que van a quedar fuera del apoyo de esta línea de ayudas.
Y es que lo realmente importante, a la vez que penoso, en ese caso, es que la cuantía en sí de estas ayudas, deja de ser importante porque cuando realmente lo necesitan o lo van a necesitar, no van a disponer de esa cantidad.
Y tampoco olvidemos que se trata de un programa con una dotación limitada, por lo que esa compensación de ingresos a la que aspira no está garantizada, lo que supone una gran dificultad añadida, sobre todo para todas aquellas familias que carecen de ahorro previo o ya se han enfrentado a esta pandemia con serias dificultades económicas.
Y voy a ser aún más clara, esas personas en situación vulnerable a las que parece que va dirigido este programa, tienen que tener suficientes ahorros para sobrevivir sin ingresos, y además saber que puede que ni siquiera al de unos cuantos meses le llegue esa ayuda porque seguramente la partida presupuestaria se habrá acabado. Es un oxímoron.
Izan ere, hau dena zuzendu ezean, salbuespeneko programa honen helmena mugatua, oso mugatua izango da eta ez du kolektibo zaurgarrienak babestu edo konpentsatzeko helburu hori lortuko.
Larrialdi honetan inor atzean gera edo utzi ez dezagun premiaz, gehiago itxaron gabe, zuzendu beharra dago egoera hau.
Eta nola zuzentzen da?? ba diru laguntzak aurrez ordainduta, zuzkidura bermatuta eta laguntza lerroa zabalduz: adin tartea zabalduz eta kontratatzeko aukera txertatuz. Eta hori da hain justu gure Legez Besteko proposamenean eskatzen dugu.
Es una propuesta factible, realizable y realista y la única que ofrece garantías para que realmente las medidas adoptadas cumplan el principio de igualdad de oportunidades y protegan, realmente, a las familias más vulnerables y con mayores dificultades.
Pero los grupos que sostienen al Gobierno nos proponen en su enmienda revisar el Decreto 164/2019 de conciliación de la vida familiar y laboral. Más vale tarde que nunca, pero nos proponen reviar un decreto a largo medio plazo, para un programa plazo para un programa que ustedes mismas han calificado como de excepción, sin decirnos ni cuando pretenden hacerlo, ni bajo que parámetros…. Esto vuelve a ser un oxímoron. En todo caso, recordarles que este parlamento celebró un pleno monográfico sobre politicas de familia, que en ese pleno EH BILDU propuso, siguiendo las recomendaciones que realizó una experta en la materia en unas jornadas organizadas por el propio departamento, precisamente esta revisión y que este gobierno, porque se negoció con el gobierno además de con los grupos, y este grupo acordaron hacerlo en un año y teniendo en cuenta 4 elementos:
la universalidad, la titularidad de las prestaciones, la cuantía y las formas de pago. Qué después ustedes no incluieron esta revisión en el plan de familia y que nosotras volvimos a proponerlo en una PNL a la que ustedes votaron que NO. Esto es ya falta de coherencia.
Beharra orain dago, arazoak ezagunak dira eta aukerak, egin beharreko zuzenketak, ekimen honetan mahai gainean jarritakoak. Gainontzekoak aitzakiak….orain eta hemen behar dituzte soluzioak familiek, orain, denbora faktore determinante bat da eta zuek zuen buruari jarritako helburu hori, zaurgarrienak babestearena konprometitua dago momentu honetan.
Gero hori bai zuek amai dezakezue zuen hitzartzea Inor atzean ez uzteko lelo horrekin, edo elkarlanarenarekin edo Urkullu lehendakariaren etengabeko hobekuntzarako asmo horrekin, baina gauza bat da errelatoa eta bestea errealitatea.
Pandemia honek aurpegi asko ditu eta bat bera ere ez da ona. Baina zerbait argi geratu da azken hilabete hauetan, hau da, non dauden bakoitzaren lehentasunak eta nork daukan edo ez daukan herri honen arazoak lehenbailehen konpontzeko solbentzia eta gaitasuna.