Ordutegia eta Txostena Nazio Batzarrak erabaki zuen moduan, Ezohizko Biltzar Nagusia Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da, datorren igandean, hilak 21, honako programa honi jarraituz:

9.00etatik 9.30etara.- Konpromisarioen Akreditazioa Euskalduna Jauregiko sarreran

9.30etan.- Ezohizko Biltzar Nagusiaren hasiera, honako egitarau honen arabera:

- Alderdiko lehendakariak hasiera emango dio Biltzarrari
- Biltzarreko Mahaiaren hautaketa
- Osoko zuzenketei buruzko eztabaida eta bozketa
- Zatiko zuzenketei buruzko eztabaida eta bozketa
- Azken bozketa
- Alderdiko lehendakariaren hitzaldia eta Biltzarraren amaiera

Lokalaren edukiera mugatua denez, eta Biltzarrean parte hartuko duten konpromisarioen kopurua kontuan hartuta, gonbidatuak ere egoteko aukerarik ez dago; beraz, ez da inolako gonbidapenik egingo.

Gasteiz, 2007ko urtarrilaren 17an

Lotura: Lotura bisitatu
Jatorria: Eusko Alkartasuna