Begoña Erraztiren parte-hartzea Sanzen inbestidura-eztabaidan
Iragan maiatzaren 25-eko hauteskundeen emaitzek agerian utzi dute, berriz ere, Nafarroan den aniztasun politiko eta soziala, bai gure herria ulertzeko eran, nola egun planteiatzen diren arronka, arazo eta beharrei aurre egiteko irizpide eta aldarteari dagokionez.

Emaitzek bi errealitate islatu dituzte: alde batetik, UPN botu gehien lortu izan duen zerrenda izan da; bestalde, nafar gizartearen gehiengoak beste gestio bat nahi duela erakutsi du, UPN-ren gestioaren ezberdina.

Errealitate anitza, konplexua, gestionatzeko zuhurtasun demokratikoa, aldarte irekia behar duena eta, batez ere, Nafarroari buruz egun ematen diren ikuspegi ezberdinak errespetatzeko borondate irmoa, aniztasun horren adierazpen baitira.

Nafarroan, gobernatzeko erantzukizuna daukatenek, oinarrian, bi aukera dauzkate: Nafarroaren aniztasun politikoa eta soziala errespetatuz, gestio integradorea aurrera eramatea; edo inposaketaren bitartez eta norgehiagoka ibiltzea, azken urteetan UPN-k egin izan duen bezala.

Elkarbizitzarako minimo demokratiko batzuk finkatzeko oinarri amankomunak eta tinkoak errespetatu eta garatu ordez, UPN-ren gobernuak giro soziala okertu besterik ez du egin, gizartearen zati garrantzitsua etengabe probokatuz, bereziki guk erakundeetan ordezkatzen dugun hori.

Euskal Herriaren barne sentitzen diren nafarrei emandako tratu txar eta iraingarriak; euskeraren estatusean emandako atzerakada normatiboak; ideiak eta sentimenduak kriminalizatzeko estrategia tematiak; azken urteetan, euskaldun kutsua duen guztiaren aurka eman diren presioek eta gaitzesanek ez lidakete sostengua ematen utziko, ez bakarrik nire ideien defentsagatik, baita ordezkaritza eman diguten nafar horien duintasunaren defentsagatik.

Beraz, ez dizuegu botua emanen, hurrengo funtsezko arrazoiengatik:

1. Ezin dugu Nafarroaren aniztasun politiko eta soziala ukatzen duen programa bat sostengatu, proiektu politiko jakin baten inposaketarako zuzendutako programa, euskal nortasuna ukatzeko programa.

2. Ezin diegu konfidantza eman Legebiltzar honi errespetu falta adierazi dutenei. UPN-k ez du ezer esan hemen onartutako legeen aurka PP-k aurkeztutako helegiteei buruz, eta kasu batzuetan, UPN-k berak aurkeztu izan ditu, Bikoteen inguruko legea, adibidez; ezin zaitugu sostengatu, Legebiltzar honen kritikak kontutan hartu gabe, Jose Ignacio Palacios kontsailari bezala mantentzen duzulako, haren gestio okerra kontutan hartu barik.

3. Ezin dugu onartu Nafarroaren autogobernuaz egiten duzuen defentsa ahula, zuen gestioa PP alderdiaren menpe egon da, azken lau urteetan transferentzia mailan ezer berririk lortu ez duzuelarik. Are gehiago, PP-ren estrategia zentralistarekin bat egin duzue, gure konpetentzien aurka onartutako hainbat lege ez duzue salatu, ezta negoziatzen saiatu ere.

4. Ez dugu gestio publikoaz duzuen ikuspegiarekin bat egiten, batzuetan interes partikularrengandik eta, besteetan, oinarrizko zerbitzuen pribatizazioengandik baldintzatuta. Nafarroako Osasun Publikoan, duela hainbat urte Estatuan hoberenetakoa, aurrekontu murrizketa garrantzitsuak egin dituzue. Plan Onkologikoa, Giza – Osasun Plana eta Osasun Planak une honetan ez dira aurrera eramaten ari. Gure ustez, Osasunak, Hezkuntzarekin batera, lehentasuna izan behar du sistema publikoan. Etxebizitzaren kasua oso argia izan da zentzu honetan: Babes Ofizialeko Etxeei dagokionez, zuek aurreikusitako bainos askoz ere gutxiago egin izan dira azken urteetan, egun egoera larria delarik.

5. Zuen akordioan euskara sustatzeari buruz hitzegiten duzue, baina ez dugu sinisten, orain arte egin duzuena kontutan harturik. Ezin dugu gure hizkuntzaren aurkako halako gestioa onartu ere.

- Beraz, ez dugu zure kandidatura sostengatuko guk ordezkatzen dugun milaka nafarren aurka agintzeko proposamena eta konpromezua hartu duzulako;

- Ez diogu sostengua emanen proiektu politiko jakin baten inposaketan oinarritzen den programari;

- Ez zaitugu sostengatuko euskara eta euskal nortasunaren aurka arautzen duzulako.

- Ez dizugu gure sostengua emanen, gestio integratzaile bat zin egin duzun arren, orain arte zure gobernua krispazioaz eta elkar joka ibiltzeaz elikatu delako, gizartearen aurrerapena eta garapena oztopatuz;

Dena den, zure gobernuarekiko ondo oinarritutako uste eta susmo hauen gainetik, oposizio eragile bat eginen dugu, beti bezala, Nafarroarentzat onak izan daitezkeen politika eta ekimen guztiak bultzatuz. Adi egonen gara guk ordezkatzen ditugun nafarrak baztertzeko egon daitezkeen saiakerekin, eta ez dugu inola ere kriminalizaziorik jasango, gure jaiotzatik indarkeria gaitzetsi dugunok.

Beraz, oposizio tinko eta positiboa eginen dugu:

A – Gure autogobernuaren ahalik eta garapen handienaren alde

B – Nafarroaren euskal nortasunaren defentsan

C – Euskeraren defentsan

D – Bakea eta elkarbizitza politikoa eta sozialaren alde

E– Elkarrizketa eta negoziazio politikoaren defentsan, sektarismoen aurrean, indarkeria eta enfrentamenduaren dinamikak apurtzeko

F – Nafarroaren garapen sozio – ekonomikoaren alde, justizia soziala eta aukera berdintasunarekin konpatible eginez

G – Nafarroako gizartearen garapen demokratikoaren defentsan, konpromezua eta erakundeetan partehartzea bultzatuz, laguntasuna landuz, bai barnean, baita beste herri batzuekin ere

H – Nafarroaren garapen kulturalaren alde, gure baloreen lana lagunduz, eta kanpoan ezagutzera emanez

I – Nafarren pentsatzeko eta erabakitzeko askatasunaren defentsan, sinesmenak eta ideiak hautatzeko, defendatzeko eta era demokratiko batean defendatuak izateko duten eskubidea, euren etorkizuna askatasunez erabakitzeko duten eskubidea.

Jatorria: Begoña Errazti