Nafar politikariak humanismoaren eta botere judizialaren independentziaren alde izan zuen jarrera azpimarratu dute Ibarretxek eta Azkarragak Justiziaren ‘Manuel
de Irujo’ saria deitu du Eusko Jaurlaritzak, Justizia Sailaren bitartez.
Sari horren helburua Justiziaren eta bere balioen aldeko lanarengatik eredugarri
diren pertsona edo kolektiboak goraipatzea da. Juan José Ibarretxe lehendakariak
eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburu Joseba Azkarragak, gaur goizean
lehendakaritzaren egoitzan azpimarratu dutenez, sari hau ‘Manuel Irujo
Ollo jaunari eskaintzen zaion etengabeko omenaldia da, II. Errepublikaren ministro
izan zen pertsonaia historiko gisa’. Azkarragaren ustez, ‘garrantzitsua
da Justiziak dagokion lekua berreskuratzea hiritarren artean, justizia osasuntsu
eta inpartzialak Demokrazia sendo eta indartsuagoa ekarriko baitu’.
Pertsona fisiko
edo juridikoek ?publiko zein pribatuek? Justizia horren oinarri diren balio
eta printzipioen alde Justiziaren arloan egiten duten lana goraipatuko du, publikoki,
sari honek. Deialdi honetako saria emango zaio, epai-mahaiaren erabakiaren arabera,
horretarako merezimendu nahikoak dituenari (edota dituztenei). Sari honekin
batera, ohorezko aipamena, goraipatze publikoa eta 12.020 euro emango dira.
Saria zein pertsonak
edo kolektibok merezi duen erabakitzeko, kalifikaziorako epai-mahaia eratuko
da, eta bertan, Justiziarekin edota Justiziaren balio eta printzipioekin zerikusia
duten onarpen zabaleko pertsona ezagunek hartuko dute parte. Pertsona hauek
honakoak izango dira: bi lehendakari ohiak (Carlos Garaikoetxea eta José
Antonio Ardanza), Alfonso Aya fiskala, EAEko Auzitegi Nagusiaren presidente
Manuel María Zorrilla, Margarita Robles magistratua, eta Eusko Ikaskuntzaren
presidente Juan José Goiriena. Idazkari gisa, ahotsarekin baina botorik
gabe, Justizia sailburuorde Esther Larrañaga arituko da; eta Justizia
sailburuak berak osatuko du, azkenik, aipatutako epai-mahaia.
Akordioak boto-gehiengoarekin
hartuko dira. Epai-mahaia maiatzeko lehenengo astean proposamenak aurkeztu eta
erabakitzeko bilduko da. Maiatzaren 17a aldean saria emateko ekitaldia egingo
da. Saria emateko irizpide gisa honakoak hartuko ditu kontuan epai-mahaiak:
justiziaren arloan lan egin duen pertsonaren edo pertsonen inplikazioa, Justiziaren
balioak garatzeko egindako lanak duen garrantzia eta lan horrek gizartean izan
duen sona eta eragina.
Manuel de Irujo
y Ollo Lizarran jaio zen, 1891eko irailean, eta II. Errepublikaren Justizia
ministro izendatu zuten 1937ko maiatzaren 17an. Irujok, bere kargua hartu zuenean,
erakundeetan egin behar zuen lanaren printzipioak aldarrikatu zituen: gizarte-berdintasuna,
gizabanakoen askatasuna, demokrazia politikoa, justizia, eskubideen estatua
eta botere judizialaren independentzia. Beranduago, oso egoera lazgarrian borrokatu
behar izan zuen printzipio horien alde.
‘Irujok, politikari
euskaldunak, justiziaren independentziaren alde gogoz lan egin zuen zailtasun
handiko garai batean. Bere mezuak erabateko gaurkotasuna du, ia hirurogeita
hamar urte beranduago. Ziur naiz Ugalderen esanetan bere garaiarekin leiala
izan zen nafar handi horren nortasuna, gaur egun, ekidinezinezko erreferentzia
izango litzatekeela’, azpimarratu du Azkarragak.
Eusko Jaurlaritzako
Justizia sailburuak gogorarazi duenez, garai hartako gerra-giroa gora-behera,
Irujo saiatu zen justizia gizatartzen, eta torturaren aurka gogor lan egin zuen.
Garai nahasi eta zail horietan, Manuel de Irujo giza eskubideen aldeko borrokalari
sutsua izan zen’.
HUMANISMOA
‘Urte batzuk beranduago gogoratu zenez, bere lana erabakigarria izan zen
bizitzak salbatu eta hilketak ekiditeko. Nortasun hori bere euskal heziketa
humanistikoan sustraitua zegoen. Bere jarrera kementsuari esker fusilamendu
asko ebitatu ziren, baina Justizia ministro horren jarrera humanitarioak behin
baino gehiagotan Negrin presidentearekiko eztabaida gogorrak ekarri zizkion’
Joseba Akarragak esan duenez.
Horrelako pertsona
gehiago egotea da Azkarragaren nahikaria ‘gure une zail hauetan horrelako
pertsonalitate eta izaerak ugalduko ahal dira!. Gure garaian, hogeita hamarreko
hamarkada korapilatsuan bezala, leialtasun dosi handia behar da, denon aldetik.
Eta leialtasuna biziaren, pertsonen eta ideien errespetua baino ez da’.

Jatorria: Eusko Alkartasuna