Batzorde Eragilearen oharra. Gaur
Gasteizen bildu den EAko Batzorde Eragileak honako hau adierazi nahi dio
eritzi publikoari:
1.-
Negoziazio prozesu guztian zehar, Batzorde honek zintzotasun osoz jokatu
du gainontzeko alderdiekin izandako elkarrizketetan diskrezio osoz eramanez.
Hala ere, ez du begi onez ikusi hitzartutako diskrezio horri uko eginez
bertsio interesatuak plazaratu izana, erantzunkizun eza irizten diolarik.

2.-
Eusko Alkartasunak elkarrizketen inguruan haseratik gobernu itunean EB-ren
sarrera bultzatu du, gobernu ekintzaren adostasuna eta babesa zabaldu asmoz,
beti ere giza eskubide, autodeterminazio, euskal gizartearen borondatearekiko
errespetu, eta EAk aldarrikatutako justizia soziala oinarri izanik.
Argi
dago, EBren  atxekipenak gobernuaren antolaketaren baitan berrantolaketa
bat eskatzen zuela Ejekutiboaren barne, gure iritziz, oreka juxtu bati erantzun
behar ziona, hain zuzen ere. Batez ere eta orain artean bezala, kudeaketa
maila on bat bermatu ahal izateko.
3.-
Hortaz zentzuzkoena berme hori lortzearren zera da: Eusko Alkartasunak Herriarentzat
oso garrantzitsuak diren Sailak mantentzeaz gain, hots, Hezkuntza, Unibertsitate
eta Ikerketa eta Gizarte politikaren mamia (gizarte segurantza, lana, enplegua,
familia, oinarrizko errenta…), Ingurumena eta Lurralde Antolaketa ere mantentzea,
orain arte eremu honetan EA-k egindako kudeaketa bikaina kontutan izanik
eta, gainera, beste saileko eskumenez sendotuta, Urak eta Natura Baliabideak,
alegia. Gure ustez, hauxe da joka modurik arduratsuena baita dugun aukera
bakarra, eraginkortasuna eta, batez ere, herritarren interes orokorraren
ikuspegitik begiratuta.
4.-
EA-ren aburuz, EA-k alderdi interesen gainetik interes orokorrari lehentasuna
emanez, hau da erantzunkizun politikoa agertuz, negoziaketa prozesu honetako
zailtasunak gailentzeko giltzarria izan delakoan dago. Horrela bakarrik
posible izan da giza eskubide, euskal borondatearekiko errespetua eta gizarte
politikaren ildo aurrerakoian oinarritutako Gobernu konpromiso honekiko
Ezker Batuaren atxekipena.
Azken
batean, euskal gizartearen gehiengoaren eskaera, Maiatzaren 13an, berriro
ere, argi geratu zen bezala.

5.-
Honegatik guztiagatik,  Eusko Alkartasunako Batzorde Eragileak EA-EAJ-EB
alderdien arteko Gobernu paktu baten alde azalduko da Batzar Nagusiaren
aurrean.
Beti
ere, honek alderdiaren goreneko organoa den aldetik, azkeneko hitza du eta
zentzu horretan erabakiko balu, Eusko Alkartasunak, orain arte erakutsi
duen leialtasunari eutsi egingo lioke bere jardunean, kasu honetan, hiru
alderdi politiko ezberdinez  osaturiko Gobernu batean. Nolanahi ere,
Batzar Nagusiaren bozketa izan bezain laster, ohar baten bidez jakinaren
gainean jarriko zaituztegu.
Prentsa
Bulegoa,
2001-09-14
Jatorria: Eusko Alkartasuna