Eusko Jaurlaritzako Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantzako sailburu Joseba Azkarragak ikasgela didaktikoan bilakatutako autobusa aurkeztu du gaur Bilboko Guggenheim Museoan. Osalanek babestutako publizitate kanpainiak ´Segurtasuna osasuna eta bizitza da´ leloa izango du eta ikaslegoa lan munduko prebentzioaz kontzientziatzea bilatuko du.

Birziklatutako autobus egokituak aste honetan hasiko du bere ibilbidea lan prebentzioaren mezua ahalik eta euskal ikasle gehiagori igortzeko asmoz. Honela, urtebetean 35.000 kilometro egingo ditu, 200 ikastetxe eta 33.000 ikasle bisitatuz.

DBHko hirugarren eta laugarren mailako ikasleek (14 eta 16 urte bitartekoak), segurtasuna, eta lan osasuna zein garbitasunari buruzko oinarrizko formakuntza jasoko dute. Lan desberdinen inguruko arrisku eta gaixotasunei buruzko informazioa eta ezbeharrak ekiditeko lan istripu eta gaixotasun profesionalei buruzko arrazoiak ere azalduko zaizkie.

Astelehenetik ostiralera bitartean, Osalango autobuseko ikasgela mugikorrak ikasleen parte-hartze aktibo eta zuzena eskatzen duten bideo eta programa multimedia erakutsiko du.

ORDENAGAILU JOKOA

Multimediako programa ordenagailu jokoa balitz moduan aurkeztuko da bideojokoen ohiko formatoa baitu. Erabiltzaileak, segurtasun, osasun eta lan garbitasunean erantzulearen rola bere gain hartzen du. Lan sektore desberdineko langileen lantokia bisitatu behar du, aipatu gaiei buruzko arazoak aurkitu beharko ditu eta konponbide egokiak eman, babes kolektiboa, bakarkako babesa eta segurtasuneko seinaleztapenaren bitartez.

Ekintza hauek euskaraz zein gaztelaniaz jorratu ahal izango dira eta irakasle aditu batek zuzenduko ditu. Irakasleak programa multimedia eta bideoaren inguruko azalpenak emango ditu, ekintza dinamizatuko du eta ikasleen artean parte-hartzea zein eztabaida bultzatuko ditu.

Autobusa birziklatuta dago eta gaiarekin zein Osalanekin harremanduta dauden gaiekin apainduta dago. Alboetan hamar ordenagailu daude, amaieran telebista, bideoa eta musika ekipoa aurki daitezke eta ikasgelaren hormetan ikusentzunezko ekintzen euskarriak diren norbanako babeserako ekipoak daude.

Jatorria: Joseba Azkarraga