ONU-ren datuen arabera, emakumeok lan guztiaren bi herenak burutzen ditugu, baina soldaten hamarrena bakarrik jasotzen dugu eta munduko baliabideen %1 jabe gera soilik. Aberastasunaren banaketa desberdin honek, botere harremanetan emakumea egoera ahul batetan kokatzen du, eta hainbat kasutan eskubide eta askatasun gabezian eragin zuzena du, gizarte bazterkeriara daramatzala.

Ez alferrik, nazioarteko erakunde honen azken txostenek, herrialde baten giza garapena maila zehazteko adierazlerik fidagarrienetako bat, herri horretako emakumeen eta askatasun maila dela diote.

Horregatik, ´beste mundu bat posiblea da´ aldarrikatzen dugunean, eslogan honek, gizon eta emakumeon arteko aberastasunaren banaketa zuzena eta aukera berdintasuna bere baitan jasotzen du. Izan ere ez da demokrazia errealik izango, baldin eta pertsona guztion, gizon eta emakumeon baldintza berdinetako parte hartzea bermatzen ez bada.

Norbaitek pentsa dezake gogoeta honek, bertako emakumeen egoerarekin alderatuz, Hirugarren Mundukoen egoerarekin zer ikusi handiagoa duela. Aldiz, esan daiteke, egia bada ere, bizitza politiko, ekonomiko, kultural eta gizartean gure kokapenak hoberantz egin duela, gizon eta emakumeen aukeren artean desdeberdintasun nabariak daudela.

Eustaten 98. urteko Denbora Aurrekontuen Inkestaren arabera, emakumeak asteko lanaldiaren %60 ez ordainpeko lana burutzen agortzen du, aldiz gizonekoek, asteko lanaldiaren %74 ordainpeko lanean erabiltzen du. Hau da, gizon eta emakumeen artean, aberastasuna desberdin banatzen denaren lehen adierazlea.

Ordainpeko lan merkatua aztertuta ere, eremu honetan desberdintasunak bertan dihardutela egiazta genezake.

Emakumearen lan jarduera tasa %41,68 da (gizonezkoen kasuan %66,70) eta %16,26 langabezi tasa pairatzendugu. Jarduera tasa baxuak, langabezia tasa altuekin konbinatzen dira, gerta daitekeen aukerarik okerrena. Honek agerian uzten du, badirela hainbat emakume, lan merkatuan sartzeko aukerak izanda ere, deuseztatu dutenak. Enpleguak eskaintzen dien segurtasun faltak eta familia zaintzeko jasotzen duten laguntza eskasak desanimua eragiten die.

Emakumearen lan merkatua prekarietatea eta iragankortasunagatik bereizten dira: 10 kontratu partzialetik 7 emakumeei zuzenduak dira, %32ak aldi baterako kontratuekin egiten du lan, kontraturik gabe lan egiten dutenen %90a emakumea da.

Bestalde, familia bizitza ordainpeko lanarekin bateratu behar dute, gizarte babeseko zerbitzuen laguntza eta babes eskasarekin. Horregatik, alderdi kontserbadoreek osatutako, lan eta familia bizitzaren bateragarritasunaren beharraren diskurtsoak, arrakasta itzela hartu du eta gaur egun denon ahotan dago bateragarritasun honen beharra. Baina, okerreko teoria bat da. Ipar Europako herrien berezitasuna da bertako emakumeen parte hartze aktiboa lan merkatuan eta aldiz jaiotze tasa altuak dituzte. Izan ere herri hauek gizarte zerbitzuen sarea oso garatua dute, hori da desberdintasuna, hemen berriz, familiari eskaini beharreko laguntza emakumearen lana da, Denbora Aurrekontuen Inkestak erakusten duen bezala. Honela, lan eta familia bizitzaren arteko bateragarritasunaren beharra argudiotzat hartuta, lan merkatuko enplegurik prekarioenak emakumearentzat gordetzen dira, denbora partzialeko kontratuak eta aldi baterako kontratuak adibidez. Eta ez dago gizarte zerbitzuen sarea garatzeko beharraren kezkarik. Eta ez da aintzat hartzen, zerbitzu hauek emakumearentzako lanpostu ugari sortzeko aukera eskaintzen dutela. Ezin daiteke ahaztu lanean dagoen emakumeen %80ak zerbitzuetan egiten duela lan.

Sektore kontserbadore hauek, enpresetako zerbitzuak kaleratzeko interes izugarria azaltzen dute, aldiz ez dute inolako borondaterik azaltzen familien zerbitzuak kaleratzeko. Honek, emakume eta gizonezkoek egindako lanaren aitorpen desberdina erakusten digu.

Edozein kasutan, lan merkatuan, aberastasunaren banaketari dagokionez ematen den desberdintasunik esanguratsuena da, emakumeen bataz besteko soldata, gizonezkoena baino %28 baxuagoa dela, Emakunderen datuen arabera.

Prekarizazio honek, tenporalitateak eta soldata murritzagoek, eragin zuzena dute ondoren jasoko diren langabezia edo pentsioagatiko diru sarreretan, oinarri baxuago batengatik kotizatu dutelako, bere garaian lan merkatua utzi beharra izan zutelako eta ondorioz urte gutxitan kotizatu dutelako eta sarri askotan ez dute diru sarrera hauek jasotzeko eskubiderik ez dutelako urte nahikoa kotizatu. Guzti honek mendetasun egoera ugari sortzen du.

Jarduera tasa baxuak, langabezia tasa altuak, prekarietateak eta diru sarrera eskasak pobrezia emakumeena dela egiaztatzea garamatza. Oinarrizko Errenta jasotzen dutenen %70 emakumea da.

Guzti honengatik Eusko Alkartasunak honako hau proposatzen du:

- Lan merkatuan sexuagatiko diskriminazioen kontrako legeen aplikazioa, eta lanerako sarbide, kontratazio, igoera, eta lan baldintzetan berdintasun printzipioaren saiakerak.

- Gizon eta emakumezkoen lan sarien arteko diferentziak ezabatzeko ahaleginak areagotu. Lan berdina, lan sari bera, printzipio honen aplikazioa ahalbideratuko duten neurriak hartzea.

- Gizarte segurantzaren sistema berrikustea, emakumearen kaltean egon daitekeen edozein diskriminazio ezabatzeko.

- Lanbidean reziklatzeko planak garatzea eta ekonomian sartzeko asmoa duten emakumeentzat eta batez ere, familia zaintzearren lan harremana eten zuten haientzat laguntza teknikoa eta aholkularitza zerbitzuak garatzea.

- Lan sari gabeko beharren garrantzia eta banaketa, laguntza lanaren balorea, batez ere familiartekoak zaintzearena, hobeto ulertzeko saiakerak ezinbetekoak dira, gainera gizarte zerbitzuak sustatu behar ditugu, bizi kalitatea hobetzen dute, enplegua sortu eta emakumeari lan merkatuan sartzea ahalbideratzen dio.

- Gizarte zerbitzuen eskaintza zabaldu, malgutasun nahikoarekin, bi sexuetako langileen beharrak aintzat hartzen dituzten zerbitzuak.

Jatorria: Eusko Alkartasuna