EAren Hauteskunde Antolaketa Batzordea urriak 15ean bildu da Bilbon, eta hautagaitza ezberdinen dokumentazioa aztertu ondoren, hurrengoa adierazten du:

- HABk zorrozki aztertu ditu Juan Luis Cristobal Cendoyak, Eba Blanco de Angulok eta Maiorga Ramirez Errok aurkeztutako dokumentazio guztia, Primarietako araudiaren 7. artikuluak xedatzen duen gisan.

- Hautagaitzak aurkeztu dituztenen artean, Cristobal jaunak ez ditu abalak aurkeztu.

- Hautagaitzek aurkeztu dituzten abalak aztertuta ohartu gara Ramirez jaunak aurkeztutako hainbat abalek ez dituztela 7. artikuluko F puntuko 2 eta 6 atalak betetzen. Maiorga Ramirezek ez ditu eskatutako baldintzak bete abalen inguruan, izan ere, ez ditu eskatzen ziren 5 lurraldetako abalak lortu. Zehazki, abaletan honako irregulartasunak aurkitu ditugu: NANik gabeko 3 abal, kuotak ordaindu gabe dituzten 5 abal, erroldan ageri ez diren 3 abal, bikoiztutako 4 abal, aurkeztutako NANarekin bat egiten ez duen abal 1, abalatzen duten hautagaitza aipatzen ez duten 2 abal, ustez emandako boterea aurkezten ez duen abal 1, epez kanpo aurkeztutako 2 abal.

- Hautagaitzek aurkeztu dituzten abalak aztertuta, ohartu gara pertsona batzuek bi hautagaitzak abalatu dituztela, 7. artikuluko F puntuko 4. atalari aurka eginez, eta beraz, ez dira kontutan hartuak izan inoren hautagaitzarako.

- Abalak egiaztatuta eta zenbatuta, HABek 7. artikuluko betekizunak bete dituen hautagai bakarra izendatzen du; Eba Blanco de Angulo. Artikulu honek xadatzen du hautagaitza bakoitzak 50 abal aurkeztu behar dituela, gutxienez 5 lurraldeko.

- Eusko Alkartasunako Idazkari Nagusi berriaren izendapenarekin jardunekoarena iraungiko da, primarietako araudiaren 11. artikuluari jarraiki.

- HABek primarietako prozesua betetzat emango du prozesuaren garapena eta emaitza azaltzeko txosten xehea egin ondoren.

- Behin txostena aurkeztuta, eta primarietako araudiaren 12. artikuluko II atala xedatuz, HABa iraungitzat joko da.

- HABak deitoratzen du bilera bukatu baino 2 ordu lehenago, oraindik hartu gabeko erabakiaren berri eman duen prentsa oharra kaleratzea hautagaietako batek.