Josep-Lluis Carod-Rovira, Esquerra Republicana de Catalunyako Idazkari nagusia, ETAko ordezkari batzuekin elkarrizketatu ondorengo gertakarietaz

Eusko Alkartasunaren Batzar Nagusiak gaur Gasteizen egin duen bileran Josep-Lluis Carod-Rovira, Esquerra Republicana de Catalunyako idazkari nagusia, ETAko ordezkariekin bildu eta gero gertatutakoen inguruan honakoa erabaki du:

1.- ERCko idazkari Nagusiari eta Esquerra Republicana de Catalunyako lagun guztiei gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi die. ERCko kideak bi helburu argi dituen kanpaina zikina pairatzen ari dira. Kanpainiak ezkerreko alderdiek osatutako Kataluniako Gobernuaren orekaren aurka joatea eta euskal gatazkak elkarrizketan oinarritutako irtenbidea izan dezan ekiditea du helburu. Baina, gainera, gertatutakoak Estatuko zerbitzu sekretuek demokratikoki hautatuak izan diren ordezkariei egindako legez kanpoko jarraipena utzi du agerian.

2.- ERCko lagunek bezala, gure nazioek bere etorkizuna erabakitzeko duten eskubidearen aldarrikapena berresten dugu. Gure bi Legebiltzarrek aldarrikatu dute dagoeneko burujabetasunaren eskubide ukaezina.

3.- Gure herriak bizi duen gatazkaren konponketa lortzeko ahalegin guztiak egin behar direla berresten dugu. Normalizazioaren aldeko ahaleginak elkarrizketaren kulturan eta giza eskubideetan oinarritu behar dira eta bortxarekin bateraezinak dira, baita Eusko Jaurlaritzaren proposamenen eztabaidaren galeraztea eman eta askatasun demokratikoen murriztea, alderdi politikoen ilegalizazioa, komunikabideen itxiera eta justiziaren erabileran oinarrituta Estatuak eta Aznar jaunaren Gobernuak hasitako estrategiarekin ere. Jokaera horrek ez du inolaz ere konponketaren bidea errazten, Euskal Herriko erakundeekin dagoen enfrentamendua areagotu eta luzeagotzen, Bakea lortzeko irtenbide negoziatua oztopatuz.

4.- Kataluniar nazioan gure kide politikoa den Esquerra Republicana de Catalunya-k euskal eragile politiko eta sozial guztiei egindako eskaintzaz oso balorazio baikorra egiten dugu, aldarrikapen horrek autodeterminazio-eskubidea bere baitan onartuz, bortxakeriarik gabeko eskenatoki baterantz abia gaitezen ekarpen baliagarritzat hartzen baitugu.

5.- Eusko Alkartasunak gure herrien autodeterminazio askerako eskubidea planteatzen du, eta gure lanaren bidez Euskal Herria, Europaren baitan, askea izan dadin du helburutzat. ERCk alderdi politiko espainarrei Estatua osatzen duten nazio, herri eta kultura ezberdinentzako elkarbizitza demokratikoa lortzeko egin dien deia gure egiten dugu. PPren erabateko gehiengoarekin amaitzeko, Estatuko ezkerrak nazio ezberdinetako alderdien laguntza nahi badu, PPk defendatzen duen bestelako Estatu eredu bat eskeini behar du, era sinesgarri batean. Estatuaren nazio, kultura eta hizkuntza aniztasunaren onarpena izan behar da eredu alternatiboaren oinarria.

6.- Kataluniak eta Euskal Herriak, nazio bezala, Europaren eraikitze prozesuan parte hartzeko duten eskubidea berresten dugu, Europar Batasunak demokrazian, nazio, kultura eta hizkuntza aniztasunaren onarpenean eta herri batzuk besteen gainean agintzeko asmoei amaieran oinarritutako Konstituzio bakarra izateko itxaropenaz.

Jatorria: Eusko Alkartasuna