Alderdiko Lehendakari den Begoña Erraztik ere partu hartu zuen bilera honetan. Ihardunaldiaren antolatzaileak Antton Mena eta Mikel Garcia Maiza izan ziren eta bilera honen helburua, norberak bere esparruan seriotasunez eta erantzukizunez aurrera eramaten duen lanaren komunikazio eraginkor baten garrantziaz gogoeta egitea zen. Horretarako, bi eratako metodología erabili zen, lehen zatian teorikoki gaia jorratuz eta bigarren zatirako parte hartzaile tailer baten bidez.

Hainbeste jendearen konfidantza jaso duten Eusko Alkartasunako kargu publikoek egitasmoak hasi dituzte, aurrera eraman, irtenbide eta akordio onenak bilatuz, beti ere herri eta lurraldeetako biztanleriaren bizi-kalitatea hobetuko duen asmoarekin.

Bainan askotan, lorpen, saiakera eta gure ekintzen arrazoiak adieraztea ez da lan erraza izaten. Horregatik, esperientziak banatu eta gure lana hobetzeko lagungarri izan daitezkeen ideiak jasotzeko baliogarri izan daitezkeen foro hauek beharrezko eta interesgarriak iruditzen zaizkigu.

Jatorria: Begoña Errazti