Preso gaixoen kaleratzea eskatzen duen manifestazioarekin bat egiten du alderdiak
Sarek “Yo denuncio/Nik salatzen dut” kanpainaren barruan preso gaixoen kaleratzea eskatzeko antolatu duen manifestazioarekin bat egiten du Eusko Alkartasunak. Manifestaziora joateko deia egin dio alderdi abertzaleak bere militantziari eta Pello Urizar, idazkari nagusiak ere parte hartuko du.
Legea bete dadin eskatzeko kalera atera beharraren bidegabekeria salatu du Eusko Alkartasunak, larriki gaixorik dauden pertsonentzako espainiar legediak neurri humanitarioak –kaleratzea edo baldintzapeko kartzelaratzea- onartzen dituela gogoratuz.
Eusko Alkartasunak dioenez, horrelako neurriek –baita urruntzea eta dispertsioa ere- espetxeratzeari gehitzen zaizkie eta duela bost urte zabaldu zen epe politiko berrian aurrera pausuak oztopatzeaz gain, presoei eta beren familiei sufrimendua eragiten diete.