Eskutitzak “Batallón Vasco Español”-ek sinatua egon dira eta haien igorle bezala “Asociación Cultural Cibornera de Cintruénigo” agertu da
Eusko Alkartasuneko hautagaiak “Batallón Vasco Español”-eko eskutitzak jasotzen dituztela salatu dute, bertan heriotz mehatxuak eginez, eta bertan loturarik gabeko erreferentzia ugari agertuz Ibarretxe lehendakariari, Batasunari, mundu musulmandarrari eta euskal nazionalismo zein nazionalismo katalanari eginez. Eskutitzak Tuteratik igorrita izan dira, zigilu markak dioen bezala, eta haren igorle bezala “Asociación Cultural Cibornera de Cintruénigo” agertzen da.

Eskutitzetan, EAko hautagaiak, ilegalizatu berri duten Batasunako buru den Arnaldo Otegirekin parekatzen dituzte eta irain ugari jaurtitzen zaizkio Lehendakariari, bere agerraldi publikoak parodiatuz. Erreferentzietan, Euskal Herria, ikastolak, Sabino Arana, euskal industria, eta CiU bera sartzen dira. Honekin guztiarekin zuzenduko pertsonari, beste hainbat irain jaurtitzen zaizkio, guzti hau eskuz egindako marrazki batekin bertan kandidatuaren izena agertzen den hilarri bat margoztuaz data eta guzti.

Nafarroako Eusko Alkartasunak, gertakari hauek salatzen ditu eta bere ezatsegina azaltzen du oraindik mehatxura jo behar duten pertsonak daudelako, datu faltsuak emanez ibilbide demokratiko garbia duten pertsonetaz. Azkenik, EAk gertakari hauen gaitzespena azaltzen du, mehatxuak edozein lekutik etorrita direlarik ere.

Jatorria: Eusko Alkartasuna