Maiatzeko hauteskundeen harira, Eusko Alkartasunaren izenean EH Bilduren zerrendetan joango diren emakume eta gizonen zerrenda burutzen ari da.

Ostegun honetan, otsailak 7, ospatuko den Nazio Batzarrean berretsiko dira lurralde ezberdinetako barrutietan joango diren pertsonak. Halaber, hiriburuetan EAko bozeramaile lanak egingo duten kideak ere hautatuko dituzte EAkideek.

Militante askok eman dute izena horretarako ezarri den prozesu partehartzailean. Eusko Alkartasunako organu gorenari dagokio orain pertsona eta perfil egokienak aukeratzea; alderdi, EH Bildu eta Euskal Herri aske, justu eta demokratikoagoa lortzeko helburuarekin beti ere.