Mikel Irujo EAren komunikazio arduradunak eta europarlamentarioak ohartarazpena luzatu dio ETAri: “ez dago bonbak leherraraziz eraikiko den helburu politikorik”.

“Erokeria hau” gaitzetsi du Irujok, talde armatua geroz eta gehiago “suarekin” jolasean ari delako. “Edozein herriren erdigunean lehergailuak jartzen ari da, edozein kaletan, eta bide horretatik jarraituz gero, ezbeharren bat sortuko da”, adierazi du.
Jatorria: Mikel Irujo