Eusko Alkartasunaren iritziz, Batasuneko kideen atxiloketak

Eusko Alkartasunaren iritziz, Batasuneko kideen atxiloketak “gatazkaren konponbidea zailtzen du”. Ohar baten bidez EAk gaitzetsi egin du “Espainiako Gobernuak hartu duen zoramen errepresiboa”. EAren ustez, badirudi PSOE, “Garzonen laguntza ordainezinarekin, espetxeak buruzagi politikoekin betetzeko prest dagoela; pertsona horiei ez diote delitu zehatzik leporatu, euskal gizartearen zati bat ordezkatzea soilik baizik”. EAren arabera, atxiloketen azken arrazoia datorren martxoaren 9ko hauteskundeak dira. “Zapatero eta PSOE zentzurik gabeko errepresioaren alde azaldu dira Espainian botoak lortzeko formula gisa”, errepikatu du alderdi honek. Atxiloketa hauekin konponbidea urrutiago dago, eta baztertu egiten dugu Espainiako Gobernua sartu den zoramen errepresiboa. Garzonen laguntzarekin, badirudi agintari politikoz bete nahi dituela kartzelak. Pertsona hauei ez diete delitu zehatzik leporatu; euskal gizartearen zati bat politikoki ordezkatzea egozten diete, hori baino ez. Bestaldetik, Joseba Azkarraga, EAko idazkari nagusia eta Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuaren ustez “bazterkeria politikoa gauzatzen ari da, epaile batek bedeinkatu egiten ditu erabaki politikoak eta demokraziak ez du horrela irabazten. Hala ere, ezker abertzaleak bere eskubideak urratzen direnean baino ez du egiten salaketa, ez beste pertsonen edo ondasunen kontra egiten denean, eta nahikoa da”.

Jatorria: Unai Ziarreta