Europako Aliantza Askatua osatzen duten alderdietako
gazteriek bilera egin dute Bilbon. Estaturik gabeko Europako herrietan ordezkaritza
duten alderdiek hartzen dute parte talde honetan. Guztira 30 dira, eta Bilbon
egindako biltzarrean eremu urriko hizkuntzen defentsa izan dute hizpide.
Greziako edo Frantziako gobernuek eremu urriko
hizkuntzekin duten jarrera salatu dute, eta Nafarroako Gobernuak azken hilabeteetan
euskararen inguruan egindakoak ere gaitzetsi dituzte.
Bileran Gorka Knörrek hartu du parte, Eusko
Alkartasunaren izenean. Eusko Alkartasuneko idazkari nagusiak salatu du euskal
gatazka saihesteko gobernu espainiarrak duen lagunik onena ETA dela. Knörren
esanetan, horren adibide da Jaime Mayor Orejak Lizarrako ituna apurtzeko egin
zituen ahaleginak. ETA ekintza armatura bueltatzea nahi zuen Mayor Orejak, Knörren
ustez.

Jatorria: Eusko Alkartasuna