Nazioarteko Ingurumen Egunaren ospakizuna aprobetxatuz, Gernikako Urdaibai Patronatoaren
egoitza nagusia den Udetxea jauregian egindako Gobernu-Kontseiluan onartua izan
da Garapen Jasangarrirako Estrategia.
Estrategia hau,
aitzindaria Estatu espainiar eta frantziar mailan eta Europako herrialde aurreratunen
parean jartzen gaituena, euskal administrazio publikoa osatzen duten erakunde
guztiek hurrengo bi hamarkadetan (2002-2020) garatu eta aplikatu behar duten
ingurumen-politika planifikatu nahi duen programa da.
Sabin Intxaurraga
sailburuaren hitzetan, ‘programaren xedea euskal gizarteak lortu beharko
dituen ingurumen-helburuak finkatzea da, gaur eguneko belaunaldien bizi-kalitatearen
maila egokia lortzea bermatzeko asmoz, baina beti ere etorkizuneko belaunaldien
ongizatea arriskuan jarri gabe. Beraz, administrazioak, eragileek eta herritarrok
jarduteko jarraibideak finkatzen ditu’.
Agiri hau ingurumen-politikaren
ardura duten elkarteko organoei aurkeztu zitzaien Bruselan eta bikain baloratu
zuten, batez ere, hartzen dituen konpromisoak zehatz-mehatz jasotzen dituelako.
Helburu nagusia
ingurumena denoi dagokigun kontua dela nabarmentzea da. Izan ere, sarri askotan
pentsatzen dugu ingurumena industriarekin, administrazioarekin
-azken batean, norbera ez den beste edonorekin- joera izaten dugu, baina sasoia
da denok egin behar dugula geure apurtxoa.
Begiratu al dugu
uraren fakturan norainoko kontsumoa dugun? Ahalegintzen al gara zabor mota bakoitza
bereizi eta behar den lekuan uzten? Kotxearen ordez, ezin al dugu noizean behin
garraio publikoa edo bizikleta bera erabili?
Ekintza txikiekin
emaitza itzelak lor daitezke. Horretarako, bakoitzak bere egin behar du estrategia
hau eta, horrela, etorkizunean jasangarritasuna nagusi izango da gure gizartean

Jatorria: Eusko Alkartasuna